Marcelino Menéndez Pelayo
Marcelino Menéndez Pelayo (Santander, 1856ko azaroaren 3a – ibidem., 1912ko maiatzaren 19a) espainiar idazle, politikari eta filologoa izan zen. Ideien historia, Espainiako eta Latinoamerikako literaturaren kritika eta historia eta espainiar filologia landu zituen. Poesia, itzulpengintza eta filosofia ere landu zituen. Enrique Menéndez Pelayo idazlearen anaia zen.
Bartzelonako Unibertsitatean ikasi ondoren, Madrilgo Unibertsitateko Literaturako katedraduna izan zen, hogeita bi urte baizik ez zituenean. Berrogeita bi urte zituela, Madrilgo Biblioteca Nacional-eko zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan jarraitu zuen hil arte. Hizkuntza eta Historia Akademietako kide izan zen. Lan handia egin zuen literaturaren, historiaren eta filosofiaren ikerketan eta kritikan, betiere ikuspegi kontserbatzaile eta erlijioso batetik. Idatzi zituen lan ugarien artean, gehienak literaturaren ingurukoak izan baziren ere, Historia de los heterodoxos españoles (1880-1882, 3 liburuki, Espainiar heterodoxen historia) da ezagunena.
Bibliografia
- La novela entre los latinos (Santander, 1875)
- Estudios críticos sobre escritores montañeses. Telesforo Trueba y Cosío (Santander, 1876).
- Polémicas, indicaciones y proyectos sobre la ciencia española (Madril, 1876).
- La ciencia española, 2ª edición refundida y aumentada (Madril, 1887–1880).
- Horacio en España (Madril, 1877, 2. ed. 1885).
- Estudios poéticos (Madril, 1878).
- Odas, epístolas y tragedias (Madril, 1906).
- Traductores españoles de la Eneida (Madril, 1879).
- Traductores de las Églogas y Geórgicas de Virgilio (Madril, 1879).
- Historia de los heterodoxos españoles (Madril, 1880–1882).
- Calderón y su teatro (Madril, 1881).
- Dramas de Guillermo Shakespeare (Bartzelona, 1881).
- Obras completas de Marco Tulio Cicerón, (Madril, 1881–1884).
- Historia de las ideas estéticas en España (Madril, 1883–1889).
- Estudios de crítica literaria (Madril, 1884).
- Obras de Lope de Vega (1890–1902).
- Antología de poetas líricos castellanos desde la formación del idioma hasta nuestros días (1890–1908).
- Ensayos de crítica filosófica (Madril, 1892).
- Antología de poetas hispano-americanos (1893–1895).
- Historia de la poesía hispano-americana (Madril, 1911).
- Bibliografía hispano-latina clásica (Madril, 1902).
- Orígenes de la novela (Madril, 1905–1915).
- El doctor D. Manuel Milá y Fontanals. Semblanza literaria (Bartzelona, 1908).
- Obras completas (1911).
- Biblioteca de traductores españoles (Madril: CSIC, 1952–1953).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcelino Menéndez Pelayo |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Kantabriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |