Marcel Pagnol

Marcel Pagnol (Aubagne, Rodanoren Ahoak, Frantzia, 1895eko otsailaren 28a - Paris, Frantzia, 1974ko apirilaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen.

Marcel Pagnol

9. seat 25 of the Académie française (en) Itzuli

1946ko apirilaren 4a - 1974ko apirilaren 18a
Maurice Donnay - Jean Bernard (en) Itzuli
SACEM (en) Itzuli lehendakari

1944 - 1946
Émile Fabre (en) Itzuli - Roger-Ferdinand (en) Itzuli

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Jean Cocteau - Maurice Lehmann (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcel Paul Pagnol
JaiotzaAubagne, 1895eko otsailaren 28a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 16. barrutia, 1974ko apirilaren 18a (79 urte)
Hobiratze lekuaLa Treille cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaJoseph Pagnol
Ezkontidea(k)Simonne Collin (en) Itzuli  (1916 -
Orane Demazis  (1925 -  1937)
Josette Day  (1939 -  1944)
Jacqueline Pagnol  (1944 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Thiers (en) Itzuli
Aix-Marseille University (1896-1971) (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, gidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Enplegatzailea(k)Lycée Condorcet (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

marcel-pagnol.com
IMDB: nm0656528 Allocine: 7478 Allmovie: p105380 IBDB: 7497
Musicbrainz: 698fd393-689f-456b-8813-69a23eea6296 Discogs: 964072 Edit the value on Wikidata

1915. urtean, Fantasio izeneko literatura aldizkaria sortu zuen, eta, 1925. urtean, antzerki-lanetan hasi zen Les marchands de gloire (Loria merkatariak) satira-komediarekin. Jazz (1926) abangoardiako obrak ez zuen arrakasta handirik izan, baina 1928. urtean egin zuen Topaze obra oso ezaguna egin zen. Marseillako ohiturei buruzko hiru obra idatzi zituen ondoren: Marius (1929), Fanny (1931) eta Cesar (1936). 1936az geroztik, zinema-lanetan jardun zuen soilik, eta film batzuk egin zituen, Jean Giono idazlearen obretan oinarrituta: Angele (1934), Regain (1937), La Femme du boulanger (1939, Okinaren emaztea). Pagnolekin eta Marseillako kafe-antzerkitik zetozen Fernandel, Raimu eta Charpinekin ezagutu zituen Frantziako zinemak bere garairik onenak. De Sica eta Rosseliniren hitzetan bera izan zen neoerrealismo italiarraren aitzindarietako bat. Antzerkira itzuli zen Judas (1955) eta Fabien (1956) obrekin. Ospe handia bereganatu zuen bere txikitako oroitzapenen inguruan idatzi zituen lan batzuei esker: La Gloire de mon père (1957, Nere aitaren loria), Le Château de ma mère (1958, Nere amaren gaztelua), Le temps des secrets (1960, Sekretuen garaia) eta L´eau des collines (1936, Muinoetako ura). 1965. urtean historia eleberri bat argitaratu zuen, Le masque de fer (Burdinazko maskara).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcel Pagnol Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.