Marcel Ciolacu
Marcel Ciolacu (Buzău, 1967ko azaroaren 28a) errumaniar politikaria da. Errumaniako lehen ministroa karguaren zina 2023ko ekainaren 15ean egin zuen.
1989ko Errumaniako Iraultzan parte hartu zuen bere jaioterrian. Alderdi Sozialdemokratako kidea da eta 2012an diputatu aukeratu zuten. 2017an, Mihai Tudose lehen ministroak lehen ministrorde izendatu zuen. 2019ko azaroan Alderdi Sozialdemokrataren buru bihurtu zen eta 2021etik 2023ra Diputatuen Ganberako presidente izan zen.
2023ko ekainean Nicolae Ciucăren lekua hartu zuen lehen ministro karguan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.