Marcel Bich
Marcel Bich (Turin, 1914ko uztailaren 29a - Paris, 1994ko maiatzaren 30a) frantses enpresa-gizona izan zen.
Marcel Bich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turin, 1914ko uztailaren 29a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1914ko uztailaren 29a - 1946ko ekainaren 18a) Frantzia (1930eko abuztuaren 2a - 1994ko maiatzaren 30a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1994ko maiatzaren 30a) |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1994ko maiatzaren 30a (79 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide Lycée Carnot (en) 1931) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta enpresaburua |
Oinarrizko ikasketak Turinen, Madrilen eta Arcachonen egin zituen, eta gero, Parisa joan, matematika eta filosofia ikastera. Segidan, Parisko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta lan txikiak egiten hasi. Gerraren ondoren, adiskide batekin estilografiko lantegi bat erosi zuen. Bolalumaren asmatzailearekin negoziazioak egin ondoren, formula hobetu eta Cristal bolaluma ospetsua asmatu zuen: estalki bat, punta, hodi gardena, eta hori guztia 50 zentimoan. Produktuaren publizitate-kanpaina 1953an egin zen, erabilitakoan zaborretara bota zitekeen kontzeptuan oinarritua. Arrakasta itzela izan zuen. Bic izena jarri zioten, lantegiarena berarena, eta denbora gutxian, izen arrunta bilakatu zen. Lehenengo urtean, eguneko 10.000 bolaluma saldu ziren. Hasieratik bertatik bete zituen Bichek atzerriko merkatuak. Libra esterlinaren merkatura sartu nahian, Biro-Swan enpresa erosi zuen. 1958an, Estatu Batuak konkistatzera joan ziren. Erabili eta botatzeko mezuaren bidetik, produktuok asmatu zituen: pizgailua (1972), bizarra-moztekoa eta perfumea (1988). Azkenak, ordea, ez zuen ia arrakastarik izan eta 1991n utzi behar izan zuen egitasmo hura. Hala ere, beste porrotik ere izan zuen: 1973an Dim kola-etxea erosi zuen, baina 1987an berriro saldu egin behar izan zuen, Guy Laroche etxea bezala (1979). Kontuak kontu, artean, haren lantegiak bazuen nahikoa baliabide aurrera ateratzeko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.