Marca
Marca kirol informazioa eskaintzen duen espainiar egunkari bat da. Ordaindu beharreko egunkarietatik gehien irakurri eta saltzen dena da. Unidad Editorial taldeari dagokio eta Madrilen dauka egoitza. Gaur egun, Juan Ignacio Gallardo da zuzendaria. Espainiako futbol ligako atezain onenari eta goleatzaile nagusiari, Zamora eta “Pichichi” sariak emateagatik ere ezaguna da. Espainian irakurle gehien dituen ordainpeko egunkaria da. Lehiakide nagusiak As, Sport eta Mundo Deportivo dira. Edizio nazionalaz gain beste 13 edizio inprimatzen ditu.
Marca | |
---|---|
Marca.svg | |
Mota | Kirolak |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Gaztelania |
Argitaratze lekua | Madril, Espainia |
Formatua | Paperezkoa eta digitala |
Argitaletxea | Unidad Editorial, RCS MediaGroup taldeko partaide dena |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Espainia |
Maiztasuna | Egunero |
Salneurria | 1€ |
Historia | |
Sortzailea | Manuel Fernandez-Cuesta Melero |
Zuzendaria | Juan Ignacio Gallardo |
www.marca.com | |
Historia
1938ko Abenduaren 21ean sortu zuen Donostian Manuel Fernandez-Cuesta Merelok. Bera izango zen egunkariaren lehen zuzendaria. Semanario Grafico de los Deportes izenarekin jaio zen eta hasieran 12 orrialdeko astekari bat zen.
Gerra Zibilaren amaieran, 1940. urtean, egoitza Madrilen finkatu zuten. 1942. urteko azaroaren 25az geroztik eguneroko bezala saltzen hasi zen. Diktadura frankistan zehar Mugimenduko Prentsa Katearen partaide izan zen. Kateko salduena eta irakurle kopuru gehien zituena bihurtu zen. Arrakasta honen adibide da 1964ko Eurokopa: Espainiak Sobietar Batasunaren aurka irabazi ondorengo egunean 500.000 kopia saldu zituen Espainia osoan.
Hurrengo urteetan kirol egunkaririk salduena izan zen 1973.urtera arte, As egunkaria sortu zen arte alegia. Diktadura Frankistaren amaieran Estatuaren Hedabide Sozialak organismoaren baitan egotera pasa zen. 1984an salgai jarri zen eta Recoletos Taldeak erosi zuen.
Marcaren historian aipatzeko beste gertaera garrantzitsu bat dago. 2010.urtean Espainiak Munduko Txapelketa irabazi ondorengo egunean Marcaren kopia guztiak saldu ziren eta horren ondorioz bigarren edizio bat atera zuten arratsaldez.
Paperezko beste egunkari asko bezala azken urteetan ekonomia arazoak izan ditu Marcak. Salmenten jaitsierak industria osoan eragin dute eta azken urteetan Marcak urtero saldu dituen egunkari kopurua murrizten joan da erabat. Gainera, diru sarreretan jaitsiera handia izan du azken urteetan.[1]
Negozio Eredua
Diru iturriei dagokionez, Marcaren diru iturri nagusiak aleen salmenta eta publizitatea dira.
Prezio politikari dagokionez, egunkariaren edukiak ordainduz zein dohainik bila daitezke. Alde batetik, paperezko edizioa daukagu, astelehenetik igandera saltzen dena kiosko guztietan 1,00€ ordainduta. Bestalde, bertsio digitala, alegia webgunea, dohainik da. Baldin eta paperezko bertsioa digitalean irakurri nahi bada, egunean 0,23€ ordaindu daiteke horretarako. Bi aukerak nahi izanez gero, alegia paperezko edizioa eta edizio digitala, 0,75€ ordaindu daiteke egunean eta hilabetean 22,69€ (2019).
Bestalde, Orbyt izeneko kiosko bat eskaintzen du Unidad Editorial taldeak eta horren bidez enpresaren aldizkari eta egunkari ezberdinen edizio digitalak ikusteko aukera ematen du. Marca bertan ikusteko hilean 7,99 ordaindu daiteke.
Hedapena
Hedabidearen hedapen datuei dagokionez, Hedabideen Ikerketa Orokorraren arabera (Estudio General de Medios) 1.706.000 irakurle ditu Marcak gaur egun (2019). Salmentei dagokionez ordea, OJD-ren arabera egunean 112.612 ale saltzen ditu. Edizio digitalari dagokionez, 2018. urtean 17.878.154 erabiltzaile bakar eduki zituen webguneak. Statista estatistika webguneak argitaratu zuenaren arabera, 2018. urtean Marca egunkari irakurriena izan zen, batez beste 1.714.000 irakurlerekin egunean.
Unidad Editorial enpresak Marcaren kontsumitzaileak nolakoak diren argitara eman du. Datu hauen arabera kontsumitzaileen %82-a gizonezkoa dira eta ondorioz %18 emakumezkoak. Bestalde, Marca irakurtzen duten %82-a erdi-goi mailako klaseko jendea da eta gainera kontsumitzailee guztien %57 25 eta 54 urte bitartekoak dira.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) coches, Revista de. «El diario “Marca” afronta uno de los peores momentos de su historia» Revista de coches, (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).
- «Edicion Papel» unidadeditorial.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-11).