Marc Bohan
Marc Roger Maurice Louis Bohan (Verrières-le-Buisson, 1926ko abuztuaren 22a - Châtillon-sur-Seine, 2023ko irailaren 6a) frantziar moda diseinatzailea izan zen.
Marc Bohan | |
---|---|
(1963) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roger Maurice Louis Bohan |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1926ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Châtillon-sur-Seine, 2023ko irailaren 6a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Châtillon-sur-Seine |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Lakanal (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | goi joskintza diseinatzailea |
Lantokia(k) | Londres Paris eta Londres |
Enplegatzailea(k) | Madeleine de Rauch (en) Robert Piguet (en) (1945 - 1949) Edward Molyneux (en) (1949 - 1951) Patou (en) (1954 - 1958) Christian Dior (en) (1958 - 1960) Christian Dior (en) (1960 - 1989) Norman Hartnell Ltd (en) (1990 - 1992) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kapelak egiten zituen amak eraginda sartu zen modaren munduan. 1945ean eskola amaitu ondoren, hainbat diseinatzailerentzat lan egin zuen, 1953an bere lehen moda bilduma diseinatu zuen arte. 1954tik 1958ra Jean Patourekin lan egin zuen. 1958an Christian Dior enpresan hasi zen lanean, eta 1960an Yves Saint Laurent ordezkatu zuen zuzendari sortzaile postuan. 1989an Dior utzi eta bere izenarekin diseinatu zuen.
Bere bezeroen artean Grace Kelly, Sofia Loren eta Jacqueline Kennedy izan zituen. Silvia Suediakoa eta Karolina Monakokoaren ezkontzako soinekoak diseinatu zituen.
Iruditegia
- 1955, Bohanek Marc Patourentzat diseinatutako emakume-jantzia
- 1973, Bohanek Marc Patourentzat diseinatutako emakume-jantzia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.