Marc Arcis
Marc Arcis (Mouzens, 1655- Tolosa Okzitania, 1739), Okzitaniako eskultorea izan zen. Haren aktibitatea XVII eta XVIII. mendean eman zen.
Marc Arcis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mouzens, 1655 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1739 (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Pierre Rivalz (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Biografia
Antoine Rivalz (1667-1735) margolariaren ikaslea izan zen. Tolosako Agustindarren Museoan antza Rivaltzek Arcisi egindako erretratoa gordetzen da.[1] 1674tik 1677ra Tolosako Pertsona Ospetsuen Galeriarako eskulturak egin zituen: Luis XIV.a Borboikoa erregearena, Pèire Godolin poetarena...
Parisen Sorbonako elizaren barruko apainketan hartu zuen parte eta Versaillesen lan batzuk egin zituen. 1684an Akademian onartu zuten. 1690tik aurrera Toulousen bizi zen; hiri horretan kaperan desberdinen apainketan lan egin zuen eta eliza batzuetan, besteak beste, Sant Sarnin basilika eta Tolosako San Eztebe katedralean Tolosa Okzitanian 1739an hil zen.
Obra
Marc Arcisen obra ezagun batzuk hauek dira:
- Agustindarren Museoan dagoen Elisa profetaren irudia (Tolosa).
- Agabo profeta, Agustindarren Museoan.
- Sant Sarnin basilikaren aldarea, Marc Arcisek aurrean dagoen berunezko erliebea egin zuen.[2]
- San Markoren medailoia, Versaillesko Notre dame elizan.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Frantsesez):Marc Arcisen obrak Joconde datu-basean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marc Arcis |