Marasmio zolahori
Marasmio zolahoria (Gymnopus peronatus) Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore mina duenez ezin da jangarritzat hartu, hala ere, batzuek zenbait gisatutarako gozagarri gisa erabiltzen dute.
Marasmio zolahoria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus peronatus Gray, 1821 |
Sinonimoa: Collybia peronata. Euskarazko sinonimoak: Suge-perretxiko, sugaperretxiku, subaperretxiku, sua-perretxiko, zapoperretxiko .
Deskribapena
Kapela: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa. Marroi-gorrixka edo okre-arrosa kolorea du; eguraldi lehorrarekin zurbildu egiten da eta hezearekin gorri-adreilu kolorea hartzen du. Ganbila, gero laua, batzuetan apur bat hondoratua, azkenean zimurtua, ildo erradialekin.
Orriak: Ez oso estu, lodiak, eskotatuak, krema-horixka kolorekoak, gero erabat horiak, amaieran larru kolorekoak edo kanela argi kolorekoak.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 6 - 8 x 0,4 - 0,7 cm-koa, liraina, zilindrikoa, edo zerbait lodiagoa oinarrian, hori-sufre kolorekoa edo arre-horia, leuna, naiz eta behealdea Ile zurixkaz edo horixkaz estalita egon.
Haragia: Mehea, lehorra, trinkoa, zuri-horixka edo sufre zurbil kolorekoa, Oso zapore minekoa murtxikatzean.[2]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Peronatus epitetoa berriz latinetik dator "pero-peronis" etik, eta bota esan nahi du. Oina estaldura batez jantzita.
Jangarritasuna
Baztertu beharreko espeziea, bere zapore minagatik.[3]
Nahasketa arriskua
Hostoerorkorretako beste Marasmius eta Collybia batzuekin, hala ere, zapore oso minak eta oinaren oinarrian dituen ileek erraz identifikatzen dute.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean ohikoa, Orri hiletan, pagoetan batez ere.[5]
Banaketa eremua
Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila etaHego-ekialdeko Asia izan ezik.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 228 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 183 or. ISBN 84-7173-211-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 277 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 250 or. ISBN 978-84-617-0196-4..