Marasmio kirastun

Marasmio kirastuna (Gymnopus foetidus) Omphalotaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Marasmio kirastuna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus foetidus
P.M.Kirk, 2014

Usain txarra du eta ezin da erabili sukaldean.

Deskribapena

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua eta erdialdean hondoratua, ia mintzezkoa, zaila, pruinaduna, zimurtsua, tolesduna, ildaskatua; arre-hori zikin kolorekoa, edo arre-lur kolorekoa; glabroa eta likatsu samarra.

Orriak: Zabal, bihurgunetsuak, orritxoekin, kapelaren kolorea baino zurbilagoa dute.

Hanka: Laburra, oinarrira estutua, fistulosoa, arre ilun kolorekoa eta behealdea beltza eta tomentuduna.

Haragia: zaila, mintzezkoa; kapelan kolore gorri argia du eta arre-sepia-beltzaxka goian. Zaporea eta usaina kirasduna ditu.[2]

Etimologia: Foetidus epitetoa, usain txarra esan nahi duen "foetidus" hitzetik dator.

Jangarritasuna

Usain kirasduna du eta ezin da jan.[3]

Nahasketa arriskua

Espezie hau erraz bereizten da usain txarra duelako. Marasmius scorodonius delakoarekin nahas daiteke, hau pinu-lumetan ateratzen da, baina ez dago zehazki horiekin lotuta eta baratxuri usain handia du.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean, usteltzen dauden adar hiletan, taldeka, hostozabalen basoetan, batez ere hurrondoetan. Ez da urria.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Kolonbia, Europa, Kenya, Taiwan, Txina, Himalaiako mendikatea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Errusia eta Kaukasoko mendikatea.

Erreferentzia

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 238 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 258 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 279 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 176 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.