Marasmio baratxuri
Marasmio baratxuria (Marasmius alliaceus edo Mycetinis alliaceus)) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Batzuek baratxuriaren ordezko gisa erabiltzen dute. Lehortu daiteke, gero berriz hidratatzeko.
Marasmio baratxuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycetinis | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycetinis alliaceus A. W. Wilson, D. E. Desjardin
| |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, okre-arrosatik ia zurira doa kolorea. Ertz irregularra eta ildaskatua du.
Orriak: Itsatsiak, meheak eta estu, zurixkak edo pixka bat arrosak.
Hanka: Fistulosoa, luzea eta mehea, 6 - 10 cm-ko altuera eta 1 - 1,5 mm-ko lodierakoa. Kolore marroi oso iluna du, ia beltza.
Haragia: Oso mehea. Baratxuri usain handia du, batez ere hatzen artean estutzen bada; zapore mikatza.[2]
Etimologia: Marasmius hitza grekotik dator, "marasmius" hitzetik, eta lehortzea esan nahi du. Alliaceus epitetoa berriz latinetik dator, baratxuria esan nahi duen "allium" hitzetik. Bere usainagatik.
Jangarritasuna
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
Baratxuri usaina duten Marasmio-rik handiena da, beraz nekez nahas liteke Marasmius scorodonius delakoarekin, honek usain bera duen arren askoz txikiagoa da.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean hostozabaletan, zur deskonposatuetan edo lurperatutako egur hondarretan, hala ere, batzuetan badirudi goroldiotan ateratzen dela.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Venezuela, Errusia, Europa eta Tasmania.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 255 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 174 or. ISBN 84-282-0865-4..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 262 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 237 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..