Maracanazo
Maracanazoa (edo Maracanaçoa) 1950eko Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako finalean Uruguaiko futbol selekzio nazionalak Brasilgo futbol selekzio nazionalari 1-2ko emaitzaz irabazi zion futbol partiduari deritzo, iragarpen guztiak apurtu baitzituen. Finala 1950eko uztailaren 16an jokatu zen Maracanã estadioan: horrexegatik du izen hori.
![](../I/Uruguay_vs_Brazil_1950-07-16.svg.png.webp)
Berez, Brasilgo selekzioak Mundiala irabazteko, berdinketa nahikoa zuen; arrazoi hori zela kausa, partidua hasi aurretik, brasildar askok garaipena ospatu zuten. Horren ondorioz, finaleko behin-betiko ustekabeko emaitza hori brasildarrentzat sekulako jipoia eta are tragedia nazionala ere izan zen.
Brasildarren golegilea Friaça (46. min.) izan zen; aldiz, uruguaitarren golak Juan Alberto Schiaffino (66. min.) eta Alcides Ghiggia (79. min.) futbolariek sartu zituzten.
![](../I/Urug1950.jpg.webp)
![](../I/lossy-page1-226px-Sele%C3%A7%C3%A3o_Brasileira_na_Copa_do_Mundo_de_1950.tif.jpg.webp)