Marañón
Marañón[3] ([maɾaɲon]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 51 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora dago.
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marañón (argipena)».
Marañón | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Eskualdea | Vianaldea | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Marañón | ||||||||||
Alkatea | Inmaculada Bretón Valencia (PSN) | ||||||||||
Posta kodea | 31227 | ||||||||||
INE kodea | 31162 | ||||||||||
Herritarra | marañondar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°37′43″N 2°26′30″W | ||||||||||
Azalera | 6 km² | ||||||||||
Garaiera | 815 metro | ||||||||||
Distantzia | 84 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 52 (2023: 3) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 7,27 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 19,83 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 6,94 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 15,20 (2018: %15,2) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.maranon.es/ |
Geografia
Klima
Marañonen bi klima ageri dira, mendialdeko eguterako klima mediterraneoa, udalerriaren ipar-mendebalde eta hegoaldean, eta klima azpiatlantiarra, gune ospeletan. Urteko batezbesteko tenperatura 9º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru dira.
Landaredia
Marañonen 111 hektarea pagadi daude, 101 hektarea arte, eta zuhaitz askotariko beste 91 hektarea baso.
Udalerri mugakideak
Marañon Cabredorekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabako probintziarekin mendebaldean, eta Lapoblacionekin hegoaldean.
Ekonomia
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 43,20 megawattekoa da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia
Marañongo biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
- HELBIDEA: Bihotz Sakratuaren kalea, z/g
Udal hauteskundeak
2007an Nafarroako Alderdi Sozialistako Jesús Manuel Bretón Valencia aukeratu zuten alkate; herri txiki honetako zinegotzi bakarra ere izan zen. Ez zen baliogabeko botorik ezta boto zuririk izan eta abstentzioa %77,42koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesus Manuel Breton Valencia (PSN) | 59 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere PSNkoa izan zen zerrenda bakarra; urte horretan hiru lagunek osatua zen[4] eta alkate Inmaculada Bretón izendatu zuten[5].
Alkateak
Hauek izan dira Marañongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] | |
Carlos Valencia Solas[7] | 1979 | 1983 | Zentro Demokratikoaren Batasuna | |
Manuel Almiro Abascal Antoñana[7] | 1983 | 1987 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
1991 | 1995 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
1995 | 1999 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
1999 | 2003 | Nafarroako Alderdi Sozialista | ||
Julio Lopez de Echazarreta | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Jesus Manuel Breton Valencia | 2007 | 2009 a | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Maria Inmaculada Breton Valencia | 2009 | 2011 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Maria Inmaculada Breton Valencia | 2011 | 2015 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Laura Corres Martin[6] | 2015 | 2019 | Nafarroako Alderdi Sozialista | |
Laura Corres Martin[6] | 2019 | Jardunean | Nafarroako Alderdi Sozialista |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Azpiegiturak
Garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Marañon eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen euskaraz hitz egiten zekien herritarrik.
Jaiak eta ospakizunak
Marañongo herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.
Ondasun nabarmenak
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Jasokundeko Andre Mariaren eliza, estilo erromanikoko XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da. Egiturak Nafarroako landa-erromanikoaren berezko ezaugarriak ditu, elementu aurregotiko batzuen agerpenarekin batera. Nabea trapezoide itxurako nerbio gurutzaduradun gangaz estalita dago. XVII. mendean sakristia eta korua eraiki ziren, izardun estaldurarekin. Horrez gain, beste bi kapera gehitu zitzaizkion parrokiari, kasetoidun estaldurarekin, eta herrerotar estiloko dorrea.
Elizaren barruan, errataula nagusi gotikoa nabarmentzen da, estilo hispaniar-flandestarraren margolan eta eskulturak dituena.
Etxeak
Marañongo herrigunean armarridun bi etxe gordetzen dira, batak A. Maezturen armarria eta besteak Hermostarren armarria fatxadan duela.
Baselizak
- Kristo Santuaren baseliza, Marañongo herrigunean kokatutako tenplua.
Marañondar ospetsuak
- Antonio Marañón (c. 1777-1826), militarra.
- Victoriano Fernández Askartza (1870-1934), astronomoa.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- Marañón Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
- «MARAÑÓN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Vianaldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Marañoni buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Cabredoko errepidetik, Google Street View-n.