Mar adentro
Mar adentro (euskaraz Itsasoan barna) 2004ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Film honek Ramón Sampedro (Javier Bardem) galiziar itsasontzi-mekanikariaren bizitza kontatzen du, istripu larri baten ondorioz erabat elbarritua gelditu eta 28 urtez eutanasia eta norberak bere bizitzarekin zer egin erabakitzeko eskubidearen alde borrokatu zelarik.
Mar adentro | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2004 | |||
Izenburua | Mar adentro | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania galiziera katalana | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia, Italia eta Frantzia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Film biografikoa eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 125 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Grabazio lekua(k) | Bartzelona, Madril eta Galizia | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Alejandro Amenábar | |||
Gidoigilea(k) | Alejandro Amenábar Mateo Gil | |||
Antzezlea(k) | ||||
Javier Bardem Belén Rueda Lola Dueñas Tamar Novas Andrea Occhipinti Mabel Rivera Alberto Jiménez (en) Josep Maria Pou Celso Bugallo Aguiar (en) Clara Segura Francesc Garrido (en) Alberto Amarilla Marta Larralde (en) Joan Dalmau i Comas (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Alejandro Amenábar Fernando Bovaira (en) | |||
Konpainia ekoizlea | PRISA taldea Sogecine (en) Himenoptero (en) UGC Images (en) Eyescreen (en) | |||
Edizioa | Alejandro Amenábar | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Alejandro Amenábar | |||
Argazki-zuzendaria | Javier Agirresarobe | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Espainia | |||
Argumentu nagusia | Suizidio lagundua, suizidioa, paralisia eta Bizitzaren zentzua | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Grand Jury Prize of the Venice Film Festival (en) Europako gizonezko aktore onenaren Saria 17th European Film Awards (en) Europako zuzendari onenaren Saria 17th European Film Awards (en) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 77. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | European Film Award for Best Screenwriter (en) 17th European Film Awards (en) Alejandro Amenábar, Mateo Gil Europako argazki zuzendari onenaren Saria 17th European Film Awards (en) Javier Agirresarobe Europako zuzendari onenaren Saria 17th European Film Awards (en) Alejandro Amenábar Europako gizonezko aktore onenaren Saria 17th European Film Awards (en) Javier Bardem Europako film onenaren Saria 17th European Film Awards (en) Sogecine (en) , UGC Images (en) , Alejandro Amenábar, Himenoptero (en) , Eyescreen (en) Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 77. Oscar Sariak Makillaje onenaren Oscar Saria 77. Oscar Sariak Jo Allen (en) , Manolo García (en) | |||
theseainside.com | ||||
kronologia | ||||
|
Film honek 2004ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
Galizian Ramón Sampedro (Javier Bardem) izeneko gizona azken hogeita hamar urtetan bere etxeko ohean mugiezinik eta bere familiak zaindua bizi da. Munduarekin duen harreman bakarra bere gelako leihoa da, handik hainbestetan bidaiatu izan zuen itsasoa eta bere gaztaroan jasan zuen istripuaren kokalekua ikus dezakeelarik. Baina ordutik, bere azken borondatea bere bizitza duintasunez hiltzea amaitzea da. Baina bere mundu txiki hau bi emakumek aldatuko dute: Ramónen borroka bultzatu nahi duen Julia (Belén Rueda) abokatua (CADASIL gaixotasuna duena) eta Rosa (Lola Dueñas), bizitzea pena merezi duela konbentzitu nahi duen herriko emakumea. Ramónen izaera distiratsuak bi emakumeak xarmandu ditu, biek ere heuren bizitzen oinarriei buruz zalantza izateraino. Ramónek badaki bera benetan maite duen pertsona izango dela bere azken bidaia ekiten lagunduko diona.
Aktoreak
- Javier Bardem: Ramón Sampedro
- Belén Rueda: Julia
- Lola Dueñas: Rosa
- Mabel Rivera: Manuela
- Celso Bugallo: José
- Clara Segura: Gené
- Joan Dalmau: Joaquín
- Alberto Jiménez: Germán
- Tamar Novas: Javi
- Francesc Garrido: Marc
- Josep Maria Pou: Aita Francisco
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Mar adentro filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)