Mar Gómez

Ibilbidea

IKasketak

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Fisika zientzietan lizentzatu zen 2009an, ondoren Meteorologiako eta Geofisikako masterra egin zuen eta 2014an Atmosferaren fisikan doktoratu zen. Energia berriztagarrien eta Ingurumenaren asterrak ere baditu eginak[1].

Meteorologia lana

2007ko uztaila eta urria artean Telecincoko albistegian Mario Picazok zuzenduriko Meteorologiaren atala aurkeztu zuen. 2010ko abenduaren eta 2011ko ekainaren artean Telemadrideko asteburutako meteorologia atala aurkeztu zuen[2]. 2014tik aurrera eltiempo.es webgunean aritu da lanean eta 2019an meteorologia atalaren zuzendaria eta koordinatzailea bihurtu zen[1].

Telebista eta irrati kate desberdinetako hainbat saiotan hartu du parte eta Espainiako National Geographic aldizkarian[3][4] eta QUO zientzia aldizkarian[5] ere kolaborazioak egiten ditu.

Ingurumen krisiaren kontzientziazioa

Nazioarte mailan TED saioan hitzaldiak eman ditu eta Ingurumenaren aldeko kontzientziazio bilgunetan ere parte hartu du. Sare sozialetan zientzia-dibulgatzaile aktiboa da eta ezagun bihurtu da.

Argitaraturiko lanak

Liburuak

  • En qué se parecen las gotas de lluvia al pan de hamburguesa: 120 curiosidades relacionadas con la meteorología (2021), Ediciones Martínez Roca, de Editorial Planeta. ISBN 9788427047600[6]

Zientzia argitalpenak

  • Análisis de las fuentes de humedad en la cuenca mediterránea en el período 1980-2000 (2013ko urria) - doktore tesia[7]
  • Webinar para la protección del Ártico (2020), ECODES
  • ¿Explicar bien o tener mil retuits? (2020), Ciencia en Redes
  • El deshielo del Ártico y sus consecuencias (2019), Nazio Batuen Erakundea
  • COP25 (2019)
  • Conferencia Internacional de Cambio Climático (2019), Change the Change

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Mar Gómez, la meteoróloga influencer con más seguidores que Brasero: "La predicción del tiempo salva vidas"» El Español 2021-02-15 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Mar Gómez» Ciencia en redes 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Cómo se forman los huracanes» www.nationalgeographic.com.es 2019-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Los desastres meteorológicos que se avecinan» www.nationalgeographic.com.es 2022-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Mar Gómez, Author at Quo» Quo (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  6. «En qué se parecen las gotas de lluvia al pan de hamburguesa - Mar Gómez» Planetadelibros (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  7. (Gaztelaniaz) Tesis doctorales – EPhysLab. (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.