María de los Remedios de Escalada
María de los Remedios Carmen Escalada -Remedios de Escalada izenaz ezagunagoa- ( Buenos Aires, Rio de la Platako Erregeorderria, 1797ko azaroaren 20a - Buenos Aires, Argentina, 1823ko abuztuaren 3a) José de San Martín askatzailearen emaztea izan zen eta Mercedes Tomasa San Martín y Escaladaren ama.
María de los Remedios de Escalada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1797ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1823ko abuztuaren 3a (25 urte) |
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Aita | Antonio José de Escalada |
Ama | Tomasa de la Quintana |
Ezkontidea(k) | José de San Martín |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Biografia
María de los Remedios de Escalada Buenos Aires hirian jaio zen 1797ko azaroaren 20an, ospe sozial eta ondasun ekonomiko handiko familia porteñoan. Tomasa de la Quintana eta Antonio José de Escaladaren alaba zen, eta, Narciso Binayán Carmona genealogistaren arabera, Domingo Martínez de Irala (1509-1556) konkistatzaile, esploratzaile eta kolonizatzailearen ondorengoa zen; bere arbasoek jatorri mestizo guaraniarra zuten, Independentziaren garaiko eta paraguaitar eta argentinar pertsonaia handiekin partekatzen zuena.
Maiatzeko Iraultzaren ondoren abertzaleen bilgune izan zen etxe batean hazi zen.