María de Villota

María de Villota Comba (Madril, Espainia, 1980ko urtarrilaren 13a – Sevilla, Espainia, 2013ko urriaren 11)[1] auto gidaria zen. Emilio de Villota 1 Formulako gidariaren alaba. 2012an, Marussia 1 Formulako taldearekin probak egiten ari zela, istripu bat izan zuen kamioi baten arrapalaren aurka. Ia bertan hil zen, baina bizirik atera zen. Begi bat galdu zuen eta aurpegiko hezur asko hautsi zituen, kaskoarekin jo baitzuen arrapala. Ospitaletik atera zen, FIAko segurtasun komisio batean egon zen, telebistan ere egin zuen lan bideko segurtasunari buruzko atal batean. Urtebete inguru geroago hil zen, istripuko lesioen ondorioz. 

Maria de Villota
Maria de Villota
Datu pertsonalak
Izen osoa Maria de Villota Comba
Jaio 1980ko urtarrilaren 13a
Madril (Espainia Espainia)
Hil 2013ko urriaren 11
Sevilla (Espainia Espainia)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 2001-2005 Espainiako 3 Formula
2005-2006 Ferrari Challenge Europa
2006-2007 WTCC
2007 Espainiako GT txapelketa
2007 Adac Procar - 1.maila
2008 Italian Superstars
2008 Euroseries 3000
2009 Abarth Europa trofeoa
2009 Palmer Audi Formula
2009-2011 Superleague Formula
2010 Espainiako GT txapelketa
2011 Renault F1 (proba gidari)
2012 Marussia F1 (proba gidari)
Lasterketak 0
Lorpenak (1 Formulan)
Txapelketak 0
Garaipenak 0
Podium 0
Pole Position 0
Itzuli azkarra 0

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.