María Wonenburger
María Josefa Wonenburger Planells (Montrove, Oleiros, 1927ko uztailaren 19a – Coruña, 2014ko ekainaren 14a) matematikari espainiarrak Estatu Batuetan eta Kanadan garatu zuen bere lana. Fulbright beka jaso zuen lehen emakume espainiarra izan zen. Talde-teorian eta Clifford aljebran espezialista, batez ere Lie-ren aljebran. Kac-Moody teoriaren inspirazioa izan zen.[1] [2] Real Sociedad Matématica Española-ko ohorezko kidea. Galiziako Xuntak urtero ematen duen ikertzaileen sariari ematen dio izena. [3]
María Wonenburger | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Josefa Wonenburger Planells |
Jaiotza | Oleiros, 1927ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Q76648974 , 2014ko ekainaren 14a (87 urte) |
Familia | |
Aita | Búfalo Wonenburger |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea Yale Unibertsitatea doktore |
Tesi zuzendaria | Nathan Jacobson (en) Tomás Rodríguez Bachiller (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Robert Moody (en) Stephen Berman (en) Robert Russell Crawford (en) Bobby Lee Fincher (en) Edward George Gibson (en) Richard Lawrence Marcuson (en) Gary Joseph Sherman (en) Bette Warren (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | University at Buffalo (en) Indiana University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Espainiako Errege Elkarte Matematikoa |
Biografia
Oleiros-en jaioa, lehen ikasketak Galiziako Coruña hirian egin zituen, Eusebio da Guarda Institutuan. Roller hockey-a, saskibaloia gustuko eta Bach-en musika zituen gustoko, baita ingelesa eta alemana ikastea ere. 1950ean Matematikako Lizentzia lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, non Julio Palacios fisikari aragoiarren ikasle izan zen. Madrilgo Unibertsitatean lortu zuen doktoretza Germán Ancochea eta Tomás Rodríguez Bachiller- ek zuzendutako tesiarekin.[4]
1953an Fulbright beka eskuratu eta Estatu Batuetako Yale Unibertsitaterajoan zen ikastera.[5] 1957an On the group of similarities eta Its projective group (Antzekotasunen taldea eta bere talde proiektiboa).Talde-teoriari buruzko doktore tesia aurkeztu zuen, Nathan Jacobson aljebraista nabarmenak zuzendua.[6]
Espainiako CSIC - Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluan lanean aritu zen hiru urtez doktoretza ofizialki onartu arte.[7] [8]
1960an berriro atzerriratu zen, Kanadako Torontoko Unibertsitatean doktoretza ondoko beka bat jaso eta gero. Gizonezkoen klaustro bateko emakume bakarra zen. Han Robert Moody-ren doktorego tesia zuzendu zuen, gerora Wonenburgerren inspiraziozko Kac-Moody- ren aljebraren teoria bezala ezagutu dena.[9]
1966an Estatu Batuetako Buffaloko Unibertsitatean aritu zen eta1967tik 1983ra arte Indianako Unibertsitatean aritu zen irakasle.[10]
Ama gaixo zela eta 1983an Coruñara itzuli eta mundu akademikotik aldendu zen, AGAPEMA bezalako erakundeekin kolaborazio puntual batzuk kenduta.[10]
Ikasle talde batek Kac-Moody Teoriaren inspirazio gisa aitortu zuenean aitorpenak jasotzen hasi zen. 2007an Espainiako Matematika Errege Elkarteko ohorezko kide izendatu zuten eta 2010ean Coruñako Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. Galiziako Xuntak bere omenez sortu zuen 2007az geroztik ematen den María Josefa Wonenburger Planells Saria.[3]
Obra
Talde-teorian eta Lie-ren aljebren teorian zentratu zen batez ere. Talde ortogonala eta hari dagokion talde proiektiboa aztertu zituen. Baita antzekotasun taldeen automorfismoak, Jean Dieudonnéren lanetan inspiratuta, eta sei baino dimentsio edo gehiago dituzten espazio bektorialetan aplikatuz.
Clifford aljebrako antzekotasun taldeak landu zituen ere, baina bereziki Lie aljebretan egin zuen ekarpena. Geroago, talde finituen eta Cartan-eko matrizeen sailkapenean aritu zen. Zortzi doktorego tesi zuzendu zituen eta bere ikasleen artean Robert Moody, Stephen Berman, Bette Warren, Edward George Gibson eta Richard Lawrence Marcuson daude.
Beste batzuekin idatzitako artikuluak
- s. Berman, r. Moody, m.j. Wonenburger. 1972. Cartan matrices with null roots and finite Cartan matrices. Indiana University Math. Journal 21 (12 ): 1091–1099
Aldizkarietan idatzitako artikuluak
- 1964. A decomposition of orthogonal transformations. Canadian Math Bull. 17 (3 ): 379-383
- 1964. The automorphisms of Un+ (k, f) and PUn+ (k, f). Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 24: 52–65
- 1963. The automorphisms of the group of rotations and its projective group corresponding to quadratic forms of any index. Canad. J. Math. 15: 302–303
- 1963. Matrix ℵ-rings. Proceedings of the American Math Society, 142: 211–215
- 1962. The Clifford algebra and the group of similitudes. Canad. J. Math. 14: 45–59
- 1962. Study of certain similitudes. Canad. J. Math. 14: 60–68
- 1962. The automorphisms of the group of similitudes and some related groups. Amer. J. Math., 84: 600–614
- 1962. The automorphisms of PO8+ (Q) and PS8+ (Q). Amer. J. Math. 84: 635–641
- 1962. The automorphisms of PS4+ (Q). Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 22: 185–195
- 1961. Anillos de división. Gaceta Mat. Madrid 13: 3–8
- 1961. The spin representation of the unitary group. Mem. Mat. Inst. “Jorge Juan” 24
- 1960. El grupo simpléctico. Gaceta Mat. Madrid 12: 85–88
- 1960. Study of a semi-involutive similitude. Rev. Mat. Hisp.–Am. 420: 34–45
- 1960. Irreducible representations of the projective group of unitarian similitudes. Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 20: 147–176
- 1960. The spin represenation of the unitary group. Rev. Mat. Hisp.–Am. (4) 20: 79–128, 238–250
Sariak eta Aitortzak
1990eko hamarkadan Santiagon egin zen Matematikaren Munduko Kongresu batean, herrialde ezberdinetako aljebraista ospetsuek bere falta somatu zuten, bere kategoriako eta anfitrioien nazionalitate bereko zientzialariaren ausentziaren gainean galdetuz, inork ez zuen gonbidatu. Une horretatik aurrera, ohore publikoak hasi ziren, besteak beste:
S. Berman nos mencionó recientemente que R. Moody y él siempre se sintieron muy afortunados de realizar la tesis doctoral bajo la dirección de María Wonenburguer. Recuerda Bernan el tiempo compartido con María haciendo matemáticas, siempre intercalado con momentos muy divertidos, gracias al gran sentido del humor que ella posee y a su forma de ser tan sencilla y espontánea. ...En muchas ocasiones le hemos comentado nuestra admiración por su extraordinaria lucidez y por su personalidad. Una frase textual suya resume perfectamente lo que transmite esta excelente mujer: "tengo tendencia a ser feliz"[2]
- 2007an Real Sociedad Matemática Española-ko ohorezko kide izendatu zuten.[11]
- 2010ean Coruñako Unibertsitateak Doctora honoris causa izendatu zuen
- 2007an Galiziako Xuntak María Josefa Wonenburger Planells saria sortu zuen, zientzia eta teknologiaren alorrean ibilbide nabarmena duten emakume galiziarrak aitortzeko .
Ikusi ere
Iturriak
- m.j. Souto Salorio, a.d. Tarrío Tobar. 2006. María Josefa Wonenburger Planells. Mujer y matemática. La Gaceta de la RSME 9: 339–364
Erreferentziak
- «Fallece la pionera matemática coruñesa María Wonenburger» Matemáticas en pie de Igualdad, Universidad de Vigo 15 de junio de 2014.
- Souto Salorio, María José; Tarrío Tobar, Ana Dorotea. (2006). «María Josefa Wonenburger Planells. Mujer y matemática» La Gaceta De La RSME 9.2: 339–364..
- «María Wonenburger: Mujeres de la Ciencia» EL PAÍS.
- Tesis Doctoral Representación espinorial del grupo unitario (Universidad Complutense de Madrid) 1960
- de León, Manuel. (20/06/201). «María Wonenburger, una gran matemática gallega y universal» elmundo.es.
- Documat - Tesis doctoral 1957 On the group of similitudes and its projective group (Yale University)
- María Wonenburger en amecopress.net
- María Wonenburger en lacienciaenfemenino
- José María Barja. (31 de julio de 2011). María Wonenburger, menuda gigante. El País.
- Haile, Darrell; Maki, Daniel. «Memorial Resolution Maria Wonenburger» Indiana University.
- Socia de honor de la Real Sociedad Matemática Española. .
- La Opinión Coruña. (2 de junio de 011). Homenaje a la gran matemática. .
- María Josefa Wonenburger Planells. .
- La Voz de Galicia. Oleiros inaugura un parque en honor a María Wonenburger en Montrove. .
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «María Wonenburger» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.