María Obelleiro
María Obelleiro Hermida (Arcade, Soutomaior, Galizia, 1985eko apirilaren 4a[1]) galiziar kazetaria da. Sermos Galiza desagertutako astekariaren zuzendaria 2017tik 2020ra bitartean izandakoa[2], 2020ko urtarriletik Nós Diario egunkariko zuzendaria da.[3]
María Obelleiro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soutomaior, 1985eko apirilaren 4a (38 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Kazetaritzan lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatean, ikus-entzunezko kazetaritzan espezializatuz. Bartzelonako Unibertsitatean Protokolo masterra eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakaskuntza masterra ikasi zuen.
Genero-berdintasunean aditua da.
2016-2017ko Johán Carballeira kazetaritza saria irabazi zuen O aparheit sanitario na Galiza (euskaraz: Osasun-aparheita Galizian) izenburuko erreportajeagatik.[4]
Igandero zutabe bat idazten du berria egunkarian Vicent Partal eta Martxelo Otamendirekin Zuzendarien Galeusca atalean. Hiru zutabe horiek Vilaweb-en eta Nos Diario-n ere argitaratzen dira, katalanez (Galeusca de directors) eta galizieraz, hurrenez hurren.[5][6][7]
Erreferentziak
- (Galizieraz) María Obelleiro (@MObelleiro). (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- (Galizieraz) «María Obelleiro» Sermos Galiza (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
- (Galizieraz) «“Nós Diario nace xa hoxe como terceiro xornal en papel de Galiza en número de subscricións”» Praza.gal 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- (Galizieraz) María Obelleiro, directora do semanario, gaña o Xohán Carballeira de xornalismo. 2017-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- Otamendi, Martxelo. «Galeusca berpizteko garaia?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- (Katalanez) «Galeusca de directors: un debat Galeusca amb Marcel Mauri, Maria Xosé Bravo i Amalur Álvarez» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- (Galizieraz) Diario, Nós. «Hora de resucitar Galeusca?» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).