María Martos
María Martos Arregui O'Neill (Manila, Filipinas, 1888-Madril, 1981eko ekainaren 11) feminista izan zen, Lyceum Clubaren sortzaileetako bat eta Señoritas egoitzan bizi zen.[1] María Baeza ere deitu zioten, Ricardo Baeza senar eta enbaxadorearen abizena hartu zuenean.[2]
María Martos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Martos Arregui O'Neill |
Jaiotza | Manila, 1888 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1987ko ekainaren 11 (98/99 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kultura-ekintzailea eta liburuzaina |
Kidetza | Lyceum Club Femenino Residencia de Señoritas (en) Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala |
Izengoitia(k) | María Baeza |
Biografia
Martos feminista zen eta emakumearentzako hezkuntza duina lortzeko borroka egin zuen.
Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionaleko zuzendaritza batzordeko kide izan zen.
Elena Soriano lagun maitagarria zuen. Solasaldien anfitrioa zen. Antolatzen zituen literaturako solasaldietan, besteak beste Baroja familia egoten zen, lagun mina.[1] Idazteko zaletasuna izan arren, ez zuen lanik argitaratu, baina Ricardo Baeza senarraren laguntzailea izan zen. Senarra editorea eta diplomatikoa zen.
Irakaskuntzako Erakunde Askeko mireslea, Lyceum Club Femeninoaren sortzailea, eta elkarteko lehen batzarreko kide izan zen liburuzain karguarekin.[1]
1929. urtearen amaieran, Madrilen Espainiako Emakumeen Liga sortu zen, International League for Peace and Freedom-ekin (WILPF) lotuta. Elkarte berri hori Bakearen aldeko Espainiako Emakumeen Liga zen. Hasieran, hamabi emakumeko batzorde batek osatu zuen, besteak beste, María Martos, Clara Campoamor eta Matilde Huici.
Gerra zibilaren ondoren, Argentinara erbesteratu zen, baina laster itzuli zen Espainiara, 1947an. Itzulera horrek ez zuen inolako oihartzun publikorik izan, batez ere kulturaren aldeko aktibismoa izan arren, literatura lanik ez argitaratzeak, merituak kentzen zizkiolako bere jarduera laudagarriari.[3]
Erreferentziak
- País, Ediciones El. (18 de agosto de 1982). Tribuna | Las mil tertulias de María Baeza. ISSN 1134-6582..
- Murió María Baeza, fundadora de la asociación Liceo Club. 12 de junio de 1981.
- González-Allende, Iker. «De retornos incompletos: patriotismo crítico y exilios imborrables en la correspondencia epistolar de María Martos de Baeza» Letras femeninas. Vol. 39, Nº 2, 2013, págs. 167-183 ISSN 0277-4356..