María López García
María López García (Gijón, Asturias, 1990eko otsailaren 16a) asturiar belar-hockeyko jokalaria da, eta Belar-hockeyko emakumezkoen ohorezko mailako Madrileko Club de Campo Villan jokatzen du.[1][2]
María López García | |
---|---|
María López Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan gola ospatzen Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gijón, 1990eko otsailaren 16a (34 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | belar hockey jokalaria |
Parte-hartzailea
|
Biografia
Txikitatik hasi zen hockeyan entrenatzen Real Grupo de Cultura Covadongan.[3] Handik gutxira, Madrilgo Errendimendu Handiko Zentrora joan zen, eta han entrenamenduak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak bateratu zituen.
Kirol ibilbidea
Belar-hockeyko Espainiako Selekzioko kapitaina da, nazioarteko 200 partida baino gehiago jokatu ditu RedStick-ekin eta, besteak beste, Brontzezko Domina jaso du Londresko 2018ko Munduko Txapelketan, eta Brontzezko Domina Anberesko 2019ko Europako Txapelketan.
2017an, Herbehereetako Hoofdklasse hockeya jokatu zuen SV Kampong-ekin.
Sariak
Espainian Club de Campo Villa taldearekin
- 7 txapel Espainiako Ligako txapelketa irabazi ditu(2011, 2012, 2014, 2015, 2017, 2019, 2021).
- 3 azpitxapel Espainiako Ligako txapelketa irabazi ditu (2013, 2016 eta 2022).
- Erreginaren[3] zazpi kopa lortu ditu (2011, 2012, 2014, 2016, 2017, 2019, 2020 eta 2022)
- 1 txapeldunorde Erregina kopan (2021).
Nazioartean Club de Camporekin,
- Europako txapeldunorde izan da2021eko Euro Hockey Leaguean
- Brontzezko domina irabazi du Europako Kluben A Txapelketan (2015),
- Txapelduna da Europako B Kluben Txapelketan (2019)
- Txapeldunordea da Europako B Kluben arteko Txapelketan (2017).
Erreferentziak
- Junquera, Jorge. (19 de agosto de 2018). La princesa de las Red Sticks. , 12 or..
- «Olympedia – María López» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
- .
- https://www.rfeh.es/adrian-lock-hace-oficial-su-lista-de-convocadas-para-los-jjoo-de-rio-de-janeiro/. .
- «Olympedia – María López» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).