María José Martínez Herrero
María José Martínez Herrero Ekonomian doktorea, EHUko irakaslea eta Hegoa Institutuko ikerlaria. Ekonomia feministari egin dio ekarpena, zaintza lanak eta garapen jasangarriari lotuta batez ere. REEDES-eko zuzendaritzan batzordearen kidea.
María José Martínez Herrero | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Pierre Mendès-France University (en) |
Tesi zuzendaria | Goio Etxebarria Kerexeta |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitatean garatu zituen ekonomiako ikasketak, bai lizentziatura eta bai doktoretza, ondoren Frantzian ikasi zuen Université des Sciences Sociales Grenoble II-n.[1]
EHU-ko irakaslea da Ekonomia sailean eta Gradu ikasketetan zein Graduondoko ikasketetan aritzen da irakasle, baita Ikasketa Feministak eta Generoko doktoretza programan ere. Ekonomia Feminista eta Garapenaren Ikasketak ditu ikerlan, “ Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Politiken Koherentzia” ikerketa lantaldearen parte izanik. Egun, ikerketa, garapena eta berrikuntzarako Estatu Programa batean ari da 2030 Agenda eta GlobalGob2020 Agenden arteko artikulazioa garatzeko ikerketa proiektuan. Horrez gain, 2017tik REEDES-eko (Garapenaren Ikasketen Sare Espainiarra) Zuzendaritza Batzordearen kidea da.[1][2]
2018an Cordoban ospatutako Garapenari buruzko Ikasketen IV. Nazioarteko Biltzarra antolatzeko zientzia komitearen parte izan zen[3] baita 2020an Bilbon ospatu zen Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarraren antolaketa batzordean aritu zen Karlos Pérez de Armiño eta Jorge Gutierrez Goiriarekin batera.[4] 2021ean Bilbon ospatutako Ekonomia feministari buruzko VII. Kongresua antolatzen aritu zen.[5]
Obra
Aldizkari berezituetan idatzitako artikuluak
Aldizkari berezituetan beste batzuekin idatzitako artikuluak
- Analysis of the Integration of the Gender Perspective in Development Cooperation Policies: The Case of the Basque Institutions (Studies of Applied Economics, 30.zk., 2020)[10]
Beste autore batzuekin batera
- Administrazio publikoen analisirako sarrera (EHU, 2020)[11]
- Tierra de nadie. Perspectivas feministas sobre la independencia (Pollen Edicions, 2018)[12]
- Género y desarrollo: cuestiones clave desde una perspectiva feminista (Catarata, 2017)[13]
- La política de cooperación al desarrollo del Gobierno de Canarias: Un análisis de su gestión en las últimas décadas (Hegoa, 2016)[14]
- Coherencia de Políticas para el Desarrollo en Euskadi: Diagnóstico y propuestas (Hegoa, 2014)[15]
- Garapenerako Udal-Lankidetza Euskadin (Hegoa, 2013)[16]
- Feminist Challenges in the Social Sciences: Gender Studies in the Basque Country (Center for Basque Studies University of Nevada & EHU, 2010)[17]
Dibulgazio artikuluak:
- Una perspectiva feminista sobre la agenda 2030 (Galde, 28, 2020)[18]
Erreferentziak
- «María José Martínez::Hegoa» www.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- (Gaztelaniaz) admin. «Junta Directiva» Red Española de Estudios del Desarrollo (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- (Gaztelaniaz) EVENTS, SYMPOSIUM. «IV Congreso Internacional de Estudios del Desarrollo» Universidad Loyola Andalucía (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- «BATZORDEAK» vcied.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- (Gaztelaniaz) Comités | Congreso Economía Feminista. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- Herrero, María José Martínez. (2021). «Propuestas desde la economía feminista en tiempos de pandemia» Dossieres EsF (40 (Invierno 2021)): 32–35. ISSN 2603-848X. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- «MgE dosierrak 40. zk.: «Espainako ekonomiaren ekoizpen-eredua berrantolatzeko bidean» – Economistas sin Fronteras» ecosfron.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- Herrero, María José Martínez. (2017). «El estado de bienestar y los permisos para el cuidado de la infancia en la Comunidad Autónoma del País Vasco» Ekonomiaz: Revista vasca de economía (91): 248–277. ISSN 0213-3865. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- (Gaztelaniaz) Martínez Herrero, María José. (2009). El modelo sueco de cuidados a la infancia y sus consecuencias sobre las mujeres. REC. Revista de economía crítica, 8-21 or..
- (Gaztelaniaz) Errazti, Idoye Zabala; Herrero, Maria José Martinez; Egiguren, Irati Labaien. (2012). «Análisis de la integración del enfoque de género en las políticas de cooperación al desarrollo: El caso de las instituciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco» Studies of Applied Economics 30 (3): 941–970. doi: . ISSN 1697-5731. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- «Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- (Gaztelaniaz) «Presentan en Bilbao el libro "Tierra de nadie. Perspectivas feministas sobre la independencia"» Ecuador Etxea 2018-04-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
- «Género y desarrollo: cuestiones clave desde una perspectiva feminista | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- «Hegoa::Publicaciones::La política de cooperación al desarrollo del Gobierno de Canarias: Un análisis de su gestión en las últimas décadas» publicaciones.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- «Hegoa::Publicaciones::Coherencia de Políticas para el Desarrollo en Euskadi: Diagnóstico y propuestas» publicaciones.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- «Portal de Desarrollo Humano Local Sostenible» dhls.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- (Ingelesez) Esteban, Mari Luz; Amurrio, Mila. (2010). Feminist Challenges in the Social Sciences: Gender Studies in the Basque Country. Center for Basque Studies ISBN 978-1-935709-01-5. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- «Una perspectiva feminista sobre la agenda 2030» Galde 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).
Kanpo estekak
- Garapenari buruzko Ikasketen V. Nazioarteko Biltzarra
- Presupuestos públicos con enfoque de género (ESK, 2019)