María Isabel Gutiérrez Velasco

María Isabel Gutiérrez Velasco (Santander, 1953 edo 1954 - Basauriko espetxea, 1977ko azaroaren 9a) Bilboko Gorte kalean prostituta aritu zen gaztea, bere gorpua Basauriko espetxean agertu zenean Bilboko prostitutek zenbait mobilizazio sustatu zituzten, besteak beste, greba bat antolatu zuten.[1]

María Isabel Gutiérrez Velasco
Bizitza
Herrialdea Espainia
HeriotzaBasauriko espetxea, 1977ko azaroaren 9a
Heriotza moduasuizidioa: sutea
Jarduerak
Jardueraksexu-langilea

Biografia

Bere jatorriaren inguruko informazioa urria da, Santanderren jaio zen, 1953 edo 1954. urtean.[2][3] Nerabea zela Patronato de Protección a la Mujer-en egoitza batean egon zen Santanderren. 1973an, hamazortzi edo hemeretzi urte zituenean, lapurreta eta iruzurragatik akusatu zuten.[2] Kantabriatik etorria Bilboko Gorte kalean aritu zen prostituta.[2] Hiltzean hogeita hiru urte zituen, baita seme txiki bat ere.[2]

Heriotza eta prostituten greba

Basauriko espetxetik Madrilgo psikiatriko batera lekualdatu behar zuten, baina 1977ko azaroaren 9an agertu zen María Isabel Gutiérrez Velascoren gorpu kiskaldua espetxeko ziega batean, laugarrenean, hain zuzen ere.[2][4][5] Buruaz beste egin zuela adierazi zuen presondegiak, baina bertsio hori sinestu ez eta Bilboko sexu-langileek greba antolatu zuten, El País egunkariak argitaratu zuenez 300 bat prostituta bildu ziren.[4] Prostitutak tabernaz taberna joan ziren lokalak itxiz eta "lankide bat hil da, gaur ez da lanik egiten" oihukatuz.[4]

Beste kolektibo batzuen laguntzarekin, itxialdi bat antolatu zuten Basurtoko Ospitalean, besteak beste, Coordinadora de Presos en Lucha-ko (COPEL) laguntza batzordeak eta pizten hasi ziren mugimendu feminista eta LGTBI-ko zenbait kide, batez ere Bizkaiko Emakumeen Asanblada eta EHGAM elkarteetakoak.[2] Comité de Prostitutas de Cortes delakoa sortu zuten ere, hilabete gutxira desegin zena.[6][7] Preso sozialen amnistia eta frankismoaren 1970ko Ley sobre peligrosidad y rehabilitación social legearen deuseztapena eskatu zuten.[8] Euskadiko Ezkerrak María Isabelen heriotzagatiko salaketa Diputatuen Kongresura eraman zuen.[9]

Literaturan

Andrea Momoitio kazetariak Lunática (2022) liburua idatzi zuen, María Isabel Gutiérrez Velascoren istorioa eta grebaren nondik norakoak aztertuz.[10]

Erreferentziak

  1. ««Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko»» Berria 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  2. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2018-03-05). «Las putas que clamaron por María Isabel» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Quién conoce a María Isabel?» Otras miradas 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  4. (Gaztelaniaz) Borraz, Marta. (2022-02-13). «La huelga de prostitutas que desató la muerte en la cárcel de María Isabel» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  5. (Gaztelaniaz) «El por qué de buscar algunos nombres propios» Otras miradas 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  6. «“Ni hubo ni hay democracia para las putas”» Plone site (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  7. «La vida rápida y muerte lenta de María Isabel: la mujer que desencadenó la huelga de prostitutas en Bilbao» www.publico.es 2022-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  8. (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2022-02-09). «Una huelga de putas en el barrio» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  9. (Gaztelaniaz) «La muerte de María Isabel o el estallido que originó una huelga de prostitutas en Bilbao» La Vanguardia 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  10. (Ingelesez) K.O, Libros del. «Lunática» Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.