María Isabel Chorobik de Mariani
María Isabel Chorobik de Mariani (San Rafael, 1923ko azaroaren 19a – 2018ko abuztuaren 20a), Chicha Mariani izenez ere ezaguna, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea izan zen. Maiatzeko Plazako Amonak elkartearen sortzaileetako bat eta elkarteko bigarren lehendakaria izan zen, baina 1989an elkartea utzi zuen. 1996an Asociación Anahí elkartea sortu zuen Argentinako diktadura garaian militarrek, bere erraina erahil eta gero, desagerrarazi zioten Clara Anahí Mariani bilobaren omenez. 2007an Buenos Aires Hiriko Legebiltzarrak ohorezko diploma eman zion giza eskubideen alde egindako lana sarituz.
María Isabel Chorobik de Mariani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Rafael (en) , 1923ko azaroaren 19a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | La Plata, 2018ko abuztuaren 20a (94 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Enrique Pablo Mariani (en) (1951 - 2003) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Kidetza | Maiatzeko Plazako Amonak Maiatzeko Plazako Amonak Maiatzeko Plazako Amonak |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.