María Gay

Maria Lourdes Pichot i Gironès (edo Pitchot eta Gironès), artistikoki Maria Gay bezala ezaguna (Bartzelona, 1876ko ekainaren 12a New York, 1943ko uztailaren 29a), jatorri katalaneko mezzosopranoa izan zen.[1][2][3][4][5][6][7]

María Gay

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1876ko ekainaren 12a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaNew York, 1943ko uztailaren 29a (67 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Familia
AmaAntònia Gironès i Bofill
Ezkontidea(k)Joan Gay i Planella  (1895 -
Giovanni Zenatello  (1917 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta pedagogoa
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaColumbia Records

Musicbrainz: e8b2bb12-aa1a-4c04-bd43-53e2f5dc804e Discogs: 3100767 Edit the value on Wikidata

Ramón Pichot i Gironès margolariaren arrebak Joan Gay i Planella konpositorea ezagutu zuen Kataluniako Orfeoian, eta harekin ezkondu eta bakarlari gisa aritu zen, María Gay izen artistikoa hartuta. XIX. mendearen amaierako Bartzelonako artista modernisten taldeko kide izan zen senarrarekin, Kataluniako Musika Erakundearen kontzertuetan, Katalunia Berriko abesbatzan eta Bartzelonako Ateneoan kantatuz.

Josep Maria Jordánen eta Morera maisuaren zarzuela batekin egin zuen debuta antzokian. Ikasketa gehiago egin zituen Bruselan, eta 1902an egin zuen debuta Théâtre de la Monnaie zentroan. Harrezkero arrakasta handia lortu zuen Europan (Londres, 1906; Paris, 1906; Milan, 1906, etab.), batez ere Carmen operarekin, 1928an Bartzelonako Lizeoan kantatu zuenarekin. Kuban ere arrakasta izan zuen, Habanako Antzoki Nazionaleko kontzertua azpimarratuz. 1908an New Yorken finkatu zuen bere egoitza, eta Metropolitan Opera House antzoki estatubatuarrean abestu zuen. Juan Gaygandik banandu zen eta 1913an Giovanni Zenatello enpresaburu eta tenorearekin ezkondu zen. Bera izan zen Veronako Jaialdian ikuskizunak hasi zituena , eta harekin 1927an New Yorken kantu-akademia bat ireki zuen.

Erreferentziak

  1. Registro de Nacimientos del Ayuntamiento de Barcelona, año 1876, número de registro 2932.
  2. Chicago Tribune, 31 de julio de 1943, página 15.
  3. Waters, Roberts:Deodat de Severac (en inglés). England: Ashgate Publishing, Ltd., 2008, pàg. 193. ISBN 0-7546-4105-8
  4. «Maria Pichot i Gironès». Enciclopedia Catalana, SAU. [Consultado el 24 de abril de 2010)
  5. Pérez, Mariano: Diccionario de la Música y los Músicos. Madrid: Ediciones ISTMO, 1985, pàg. 82. ISBN 84-7090-141-9.
  6. Hoffmann, Frank. Encyclopedia of Recorded Sound (en inglés). CRC Press, 2004, pàg. 428. ISBN 0-415-93835-X.
  7. Josep Maria de Sagarra. Butlletí dels museus d'art de Barcelona. (en catalán) Núm. 60 mayo de 1936.

Kanpoko estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: María Gay
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.