María Gámez Gámez
María Gámez Gámez (Sanlúcar de Barrameda, Cádiz, 1969ko urtarrilaren 29a) cadiztar abokatua, funtzionarioa eta politikaria da. Malagako Udaleko zinegotzia izan zen 2011tik eta 2016ra, Gobernuaren ordezkariordea Malagako probintzian 2018tik eta 2020ra. 2020an, 175 urteko historia zuen Guardia Zibilaren lehen emakume-zuzendari nagusia izan zen 2020ko urtarriletik 2023ko martxora.[1]
María Gámez Gámez | |||||
---|---|---|---|---|---|
2020ko urtarrilaren 17a - 2023ko martxoaren 28a ← Félix Vicente Azón Vilas (en) - Mercedes González Fernández →
2016ko abuztua | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Sanlúcar de Barrameda, 1969ko urtarrilaren 29a (55 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Malagako unibertsitatea San Telmo Foundation (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, Funtzionarioa eta abokatua | ||||
Biografia
Esteponako farozainaren hamaika seme-alabetatik txikiena da.[2] Zuzenbidean lizentziatu zen Malagako Unibertsitatean eta ondoren, Goi Mailako Enpresa Zuzendaritzan diplomatu zen San Telmo Nazioarteko Institutuan.[3] Andaluziako Juntan eta Malagako Udalean Administratzaile Orokorren Goi Mailako Kidegoko maila handiko funtzionarioa, Malagako Nekazaritza eta Arrantza Ordezkaritzan hasi zen lanean.[2] Gero, 1992tik 1994ra, Sevillako Arartekoaren bulegoan aritu zen lanean.[4] Andaluziako Administrazioan, Sevillako Lan eta Gizarte Gaietako Ordezkaritzatik eta Malagako Turismo eta Kirol Ordezkaritzatik igaro zen. 2004an Berrikuntza, Zientzia eta Enpresa Saileko ordezkari izendatu zuten Malagan, eta 2008tik 2010era Andaluziako Juntako Gobernuaren ordezkari ere izan zen.
Ibilbide politikoa
Malagako alkatetzarako hautagaia izan zen PSOEren alderdian bai 2011n bai 2015ean.[5][6] PSOEko Batzorde Betearazle Federaleko kide izan zen, Andaluziako PSOEko Batzorde Betearazleko Osasun idazkari eta Malagako PSOEko Batzorde Betearazleko presidente. Malagako Udaleko bozeramaile sozialista ere izan zen.
Teknologia berrien zalea da. Blog pertsonal bat ireki zuen 2007an, eta 2011n sare sozialetan Andaluziako politikaririk aktiboena zela esan zuten.[4]
2016. urtean utzi zuen politika, baina handik bi urtera itzuli zen, 2018ko irailean, Gobernuaren ordezkariorde izateko.[7] Garai hartan, Julen Rosellóren erreskate-operazioan buru zela egin zuen kudeaketa.[2] Martxoaren 8ko manifestazio feministetan eta Malagako genero-indarkeriaren aurkako azaroaren 25eko mobilizazioetan ere parte hartu zuen.[4]
Guardia Zibilaren 1. emakumezko zuzendaria
2020ko urtarrilean iragarri zen, Barne Ministroaren proposamenez, Fernando Grande -Marlaska, eta Defentsa ministro zen Margarita Robles, Guardia Zibilaren zuzendari berria izango zela Félix Azónen ordez, eta 175 urteko historia duen erakunde horren buru den lehen emakumea izango zela.[1]
2020ko maiatzaren amaieran, zuzenean parte hartu zuen Diego Pérez de los Cobos koronela Guardia Zibilaren komandantziaren buru izateari uzten.[8]
2023ko martxoaren 22an, Guardia Zibilaren zuzendari nagusiaren kargua utzi zuen, Juan Carlos Martínez senarra Sevillako Instrukzioko 6. Epaitegian egotzi ondoren, «prebarikazio administratiboa, bidegabeko erabilera eta kapitalen zuriketa» delituak egiteagatik, Francisco Vallejo Andaluziako Juntako Herri Lan kontseilari ohiaren kabineteko burua zenean, eta Gaspar Zarrías kontseilari ohiaren kabinete-zuzendaria, PSOEkoak biak, Andaluziako zenbait politikariren aurkako kausatik bereizitako pieza batean, Andaluziako Juntaren funts publikoekin finantzatutako enplegu-erregulazioko espedienteak (ERE) iruzurrez emateagatik. Mercedes González, ordura arte Gobernuak Madrilen zuen ordezkariak ordezkatu zuen.[9][10] Mercedes Gonzálezek, ordura arte Gobernuak Madrilen zuen ordezkariak ordezkatu zuen.[11][12]
Erreferentziak
- Terradillos, Ana. (16 de enero de 2020). «La subdelegada de Gobierno en Málaga, María Gámez, será la nueva Directora de la Guardia Civil» Cadena SER.
- Rivera, Agustín. (16 de enero de 2020). «María Gámez: de jefa del operativo de Julen a primera mujer en dirigir la Guardia Civil» El Confidencial.
- «María Gámez será la primera mujer al frente de la Guardia Civil en su historia» okdiario.com 16 de enero de 2020.
- Ortega Dolz, Patricia. (16 de enero de 2020). Marlaska propone a la subdelegada del Gobierno en Málaga como nueva directora general de la Guardia Civil. ISSN 1134-6582..
- Tortosa, María Dolores. (2 de octubre de 2010). «María Gámez ya es la candidata oficial del PSOE» Diario Sur.
- «María Gámez, Candidata Psoe Alcaldía Málaga» Revista Lugar de Encuentro 6 de marzo de 2015.
- «Resolución de 4 de septiembre de 2018, de la Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma de Andalucía, por la que se nombra Subdelegada del Gobierno en Málaga a doña María Gámez Gámez.» BOE 2018 (227): 90556. 19 de septiembre de 2018.
- «Una nota secreta revela que Marlaska cesó a De los Cobos por no filtrarle investigaciones» El Confidencial 2 de junio de 2020.
- «María Gámez dimite como directora de la Guardia Civil tras la citación judicial de su marido en una pieza de los ERE» www.europapress.es 2023-03-22.
- «El marido de la exdirectora de la Guardia Civil está investigado por prevaricación, malversación y blanqueo» www.europapress.es 2023-03-22.
- Vega, María. (22 de marzo de 2023). María Gámez presenta su dimisión como directora general de la Guardia Civil. .
- Mercedes González sustituye a María Gámez como directora de la Guardia Civil tras el 'caso Cuarteles'. 22 de marzo de 2023.