María España Almendro

María España Almendro (Mallorca, 1992ko abuztuaren 9a) mallorcar saskibaloi-jokalaria da. Hegalean jokatzen du. Maria Almendro Pons Balearretako saskibaloi-jokalari aitzindariaren alaba da.[1][2][3]

 

María España Almendro
Bizitza
JaiotzaMallorca, 1992ko abuztuaren 9a (31 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa

Ibilbidea

Mariak hainbat taldetan jokatu du beheragoko kategorietan, baina ez zuen elitera jauzi egin 2010. urtera arte.

Espainiako beheragoko kategoriekin zenbait titulu irabazi zituen, hala nola, Europako Txapelketa 2010ean 18 urtez azpikoekin eta 2012an 20 urtez azpikoekin. Munduko txapelketa ere irabazi zuen 2011n 19 urtez azpikoekin.[2][4]

2014-2015 denboraldian Bahía San Agustín klubarekin fitxatu zuen.[5] 2016-2017 deboraldian Emakumeen Ligako Promete Campusean jokatu zuen.[4] 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldiak SPAR Grande Canaria taldearekin jokatu ondoren, Euskotren San Sebastián IDK elkartean hasi zen 2021-2022 denboraldian.[6][7]

Euskotren San Sebastian IDK taldea

2023-2024 denboraldian bi kirolari izan ezik beste guztiak berriak ziren eta egokitu beharra zuten. Talde helduagoa eta moldagarriagoa, hau da, postu desberdinetan jokatzeko gauza ziren jokalari gehiago egotean aukera gehiago zituen Azuri Muguruza entrenatzaileak txandakatzeak egiteko, edo jokalariren bat min hartzean ordezkatzeko. Horrekin batera, taldeak esperientzia gehiago eukitzean eta jokalari guztiek Ligan jokatzen bizpahiru urte egotean, aurkariak ezagutzea abantaila zen, baita partidetako momentu erabakigarriak kudeatzeko orduan ere.[8]

Hasierako bi partidak irabazi egin zituzten. Lehena Bembibre (64-60)[9] aurkari zailaren aurka eta bigarrena Galizian Celtari (55-93)[10]. Maria Españak garrantzi handia eman zien lehendabiziko partidei, Espainiako Koparako sailkatzeko.[8]

Palmaresa

  • 2010ean Europako Txapelketa 8 urtez azpiko mailan
  • 2012an Europako Txapelketa 20 urtez azpiko mailan
  • 2011n Munduko txapelketa 19 urtez azpiko mailan.[2][4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El Cide recuerda a Maria Almendro» Diario de Mallorca 2019-12-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. «Competiciones FEB» competiciones.feb.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  3. Ficha en fiba.com. .
  4. «María España ficha por el Campus Promete riojano» Diario de Mallorca.
  5. CB Bahía San Agustín ha llegado a un acuerdo con la jugadora María España Almendro. Deporte Balear 2014-07-02.
  6. María España Almendro no seguirá en Gran Canaria. Basketmanía 2021-04-29.
  7. IDK Euskotren renueva a María España; Tamara Seda deja Araski después de tres temporadas. Naiz 2022-05-18.
  8. Gascon, Ainara Arratibel. (2023-10-10). ««Talde moldagarriagoa eta oldarkorragoa dugu sasoi honetan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  9. (Gaztelaniaz) N.G. (2023-09-23). «EL IDK Euskotren se estrena con una victoria ante el Bembibre» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  10. (Gaztelaniaz) «Inicio» Celta Femenino 2023-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.