María Escoté
María Escoté Romero (Bartzelona, Katalunia, 1979ko uztailaren 16a) kataluniar jostun eta arropa diseinatzailea da. 2006an, bere sinaduraren lehen bilduma aurkeztu zuen Bartzelonan.[1]
María Escoté | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Escoté Romero |
Jaiotza | Bartzelona, 1979ko uztailaren 16a (44 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea eta jostuna |
Biografia
Bartzelonan jaio zen, 1979an, eta laster egin zuen lan familiaren negozioan. Diseinu karrera ikasi zuen Bartzelonako Diseinu eta Modaren Goi Eskolan, Felicidad Ducek 1928an sortutako LCI Barcelonan.[2] 2005ean graduatua, Modako marrazketa-ikastaroa egin zuen Londresko Saint Martinsen.[3] Bi alaba ditu.[4][5]
Lan ibilbidea
Escoték 2006an aurkeztu zuen lehen aldiz bere marka, Bartzelonako Moda FAD ibiltoki edo pasarelan, “Eszentrikoak” izenburupean. Geroago, Cibelesko Ego ibiltokira iritsi zen, Madrileko Modaren Astera, eta handik aurrera ohiko sinadura izan zen.[6] Beyoncé, Katy Perry eta Zendaya artistek beren diseinuak jantzi dituzte.[1][7] Nazio-mailan, PXXR GVNG trap taldea janztea erabaki zuen, batez ere Yung Beef eta Paula Echevarría edo Cristina Pedroche bezalako ospetsuak. 2020an, 2021ean eta 2022an, Espainiako Desigual markarako kapsulak aurkeztu zituen diseinatzaileak, estilo psikodelikoko jantzi abangoardistekin.[8]
Telebista ibilbidea
2018ko otsailetik 2022ko apirilera bitartean, talentu berrientzako Maestros de la costura lehiaketako epaimahaiko izan da Alejandro Gómez Palomo eta Lorenzo Caprilerekin batera.[9]
2022ko maiatzaren 9an, RTVEk berretsi egin zuen MasterChef Celebrity España sukaldaritza-lehiaketan parte hartuko zuela. Lehiaketa horretan finalista izan zen, hirugarren postua lortu zuen.[10]
Erreferentziak
- De 9 a 9 con María Escoté. Revista Vogue 19 de julio de 2018.
- «Sobre Felicidad Duce | LCI Barcelona | Escuela de Diseño y Artes Visuales» www.lcibarcelona.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
- ¿Quién es María Escoté?. 20minutos.
- «Nunca he tenido complejos ni envidia». Hoy.es.
- María Escoté: «La maternidad me parece la situación más inspiradora». Vein.es 3 de diciembre de 2016.
- María Escoté. Revista Vogue.
- Todo lo que tienes que saber de María Escoté, la diseñadora de cabecera de muchos famosos. Revista Semana 19 de febrero de 2018.
- María Escoté apuesta por la moda sostenible en su última colaboración con Desigual. .
- Llantos, cremalleras y vaciles a Caprile: así comienza «Maestros de la costura», en el diario ABC, 13 de febrero de 2018.
- RTVE, PRENSA. (2022-05-09). «'MasterChef Celebrity 7' comienza sus grabaciones con 15 famosos aspirantes» RTVE.es.