María Dolores Juliano
María Dolores Juliano Corregido (Necochea, Buenos Airesko probintzia, Argentina, 1932 – Bartzelona, 2022ko azaroaren 26a) antropologo sozial argentinarra izan zen.
María Dolores Juliano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Necochea, 1932 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Bartzelona, 2022ko azaroaren 26a (89/90 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, antropologoa eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
María Dolores Julianok magisteritza eta pedagogia ikasketak burutu zituen haren jaioterrian, Argentinan Bertan espezializatu zen gutxiengo etnikoen ikerketan eta generoko ikasketetan, besteak beste, emakumeen bazterketa jendartetan. 1976an Videlaren diktadura militarra ekarri zuen estatu-kolpearen ondoren bere burua erbesteratzeko beharrean aurkitu zen.
Orduan Bartzelonara joan zen bizitzera. 1977an antropologiako irakasle bezala hasi zen lanean Bartzelonako Geografia eta Historia Fakultatean eta hor jarraitu zuen erretiroa hartu arte 2001an.[1][2]
Ikerketa ugariak argitaratu ditu ondoko gaiei buruz: hezkuntza-antropologia, mugimendu migratzaileak, gutxiengo etnikoak, genero-ikerketak eta gizarte-bazterketa. Bere ekoizpen zientifikoetan nabaria da duen konpromiso feminista eta soziala.
2002an Senadoko Komisioan agertu zen prostituzioari buruzko azken txostenaren idazketa-taldekide giza.
2010an Sant Jordi Gurutzea hartu zuen bere ibilbide akademiko eta ikerketa baliotsuen emaitzengatik.[3]
Lana
- Cultura popular (Kultura herrikoia).1986.[4]
- Chiapas, una revolución sin dogmas (Chiapas, dogmarik gabeko iraultza). 1995.[5]
- La causa saharaui y las mujeres (Saharar herriaren auzia eta emakumeak). 1999.[6]
- La prostitución: el espejo oscuro (Prostituzioa: ispilu iluna). 2002.[7]
- Excluidas y marginales: una aproximación antropológica (Baztertuak eta marjinalak: hurbilketa antropologiko bat). 2004.[8]
- Marita y las mujeres de la calle (Marita eta kaleko emakumeak). 2004.
- Las otras mujeres: la construcción de la exclusión social (Beste emakumeak: gizarte-bazterketaren eraikuntza). 2005.[9]
Sariak eta aintzatespenak
- 2010an Sant Jordi Gurutzea hartu zuen.
- 2022 “Pioneras // Aitzindariak” dokumentala.[10]
Erreferentziak
- La antropologa Dolores Juliano, galardonada con la Creu de Sant Jordi. (Noiz kontsultatua: 2018ko azaroaren 16an).
- «El estigma social es el principal problema de la prostitución» El País 2003-10-20.
- Los géneros de la cultura. Antropología, feminismo y cultura popular.. .
- .
- Slide Player. .
- (PDF) La causa saharaui y las mujeres. .
- .
- (Gaztelaniaz) (PDF) Excluidas y marginales: una aproximación antropológica. .
- Dolores Jaramilloren lanak. .
- “Pioneras // Aitzindariak” documental | AFIT. (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
Kanpoko loturak
- Modelos de sexualización femenina: del estigma al reconocimiento (Emakumeen sexualizazio ereduak: estigmatik onarpenetara). Emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako eskola (2014).
- “Si la prostitución no fuera acompañada del rechazo social, podría resultar atractiva para más personas”. Itziar Abad. Pikara magazine. 2014.
- "Las construcciones de género en canciones populares" (Ondoko liburukoa: Las que saben. Subculturas de mujeres, Madrid: horas y Horas, 1998). Dolores Juliano. Pensamiento Crítico.
- Antropologoaren begirada feminista Amaia Alvarez Uria, Onintza Irureta Azkune, Josune Muñoz. Argia. 2013ko abenduaren 29a.