María Asunción Aramburuzabala
María Asunción Aramburuzabala Larregui (Mexiko Hiria, 1963ko maiatzaren 2a) mexikar enpresaburua da. Bost mila milioi dolar baino gehiagoko ondarearekin, Mexikoko emakume enpresabururik aberatsenetakoa da.[1]
María Asunción Aramburuzabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1963ko maiatzaren 2a (60 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tony Garza (en) (2005 - 2010) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Instituto Tecnológico Autónomo de México (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
María Asunción Aramburuzabala Mexiko Hirian jaio zen 1963an. Gaztetan Mexikora joandako Félix Aramburuzabala eskoriatzar enpresaburuaren biloba da, Grupo Modelo garagardotegiaren sortzaileetako bat eta enpresaren presidente izandakoa.[2] Bere aita, Pablo Aramburuzabala Ocaranza, garagardotegiaren akziodun nagusia izan zen.
Aramburuzabala Kontabilitatean lizentziaduna da Mexikoko Teknologia Institutu Autonomoan. 1995ean aita hil zitzaion eta 1996an Grupo Modeloren presidenteordetza hartu zuen.[2][3] Gainera, Tresalia Capital aliantza sortu zuen bere ahizpa eta bien amarekin familiaren inbertsioak dibertsifikatzeko.
1982tik 1997ra Paulo Patricio Zapata Navarrorekin ezkonduta egon zen eta bi seme izan zituzten: Pablo eta Santiago. 2005ean apirilaren 23an Antonio Óscar Garza Quintana hartu zuen senar, Ameriketako Estatu Batuen enbaxadorea Mexikon, baina banandu ziren 2009an.[4][5]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Maria Asuncion Aramburuzabala & family» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- (Gaztelaniaz) Valencia, Sonya. (2006-01-08). «´Mariasun´ Aramburuzabala, un genético amor por los negocios» El Universal (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- (Ingelesez) Thompson, Ginger. (2002-07-20). «THE SATURDAY PROFILE; Daddy's Girl Turns Beer-and-TV Billionaire» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- (Gaztelaniaz) Varela Mayorga, Rita. (2007-10-21). «La heredera que rompió moldes, Aramburuzabala» El Universal (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- (Gaztelaniaz) «Aramburuzabala y Garza se divorcian» Expansión 2010-05-10 (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).