Maputoko Protokoloa
Afrikako Giza Eskubideen eta Herrien Agiriaren Protokoloa, ezagunagoa Maputoko Protokoloa izenaz, Afrikako Giza Eskubideen eta Herrien Agiriaren protokolo gehigarri bat da, bere bidez emakumeei prozesu politikoan parte hartzeko eskubidea, eta gizoneekiko berdintasun sozial eta politikoaren eskubidea bermatzen zaie, beren sexu osasuna kontrola eta emakumeen genitalen mutilazioren amaiera barne. Izenak adierazten duen bezala, Afrikar Batasunak Afrikako Giza Eskubideen eta Herrien Agiriaren protokolo baten moduan onartua izan zen.
Maputoko Protokoloa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | international human rights instrument (en) |
1995eko martxoan Togoko Lome hiriburuan Emakumeak Afrikako Zuzenbide eta Garapenean erakundeak antolatutako topaketan emakumeen eskubideei buruzko protokolo bat sortu behar zela zehaztu zen. 1995eko martxoaren 31n Etiopiako Addis Abeba hiriburuan garatu zen.
2003ko uztailaren 11an Mozanbikeko Maputo hiriburuan sinatu zen.