Mapa politiko

Mapa politikoa mapa mota bat da. Garai jakin bateko antolaketa politikoaren berri ematen du. Mapa politiko batek antolaketa politikoaren berri ematen du, normalean kolore biziekin eta lekuen izenen etiketekin. Mapa politikoetan eskualdeak, probintziak, erkidegoak, Estatuak-eta irudikatzen dira.

Maroko eta Mendebaldeko Sahara erakusten dituzten XXI. mendeko 4 mapa politiko.
Kosovo eta Serbia bereizten dituen XXI. mendeko mapa politiko bat.

Mapa politikoak antolaketa politikoetan ematen diren aldaketen arabera aldatu ohi dira. Gerta daiteke ikuspegi politiko ezberdinetatik mapa politiko ezberdinak ekoiztea.

Mapa politikoen bilakaera historikoa jasotzen dira atlas historikoetan.

Ikus, gainera

  • Mapa
  • Burdinbide mapa
  • Errepide mapa
  • Hizkuntza mapa
  • Mapa geologikoa
  • Mapa fisikoa
  • Mapa hidrografikoa
  • Mapa plubiometrikoa
  • Mapa turistikoa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.