Mao Zedong
Mao Zedong[1] (; ⓘtxinera tradizionalez: 毛澤東; txinera sinplifikatuz: 毛泽东 Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako lehendakaria izan zen. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Txinako Gerra Zibilean Chiang Kai-sheken Kuomintangeko nazionalistak garaitu ostean (nazionalisten agindupeko lurraldea Taiwanera mugatu zen).
Mao Zedong | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1956ko irailaren 28a - 1976ko irailaren 9a
1954ko irailaren 27a - 1959ko apirilaren 27a ← baliorik ez - Liu Shaoqi →
1949ko irailaren 21a - 1954ko irailaren 27a ← baliorik ez - Zhou Enlai →
1945eko abuztuaren 23a - 1976ko irailaren 9a ← baliorik ez - Hua Guofeng →
1945eko ekainaren 19a - 1976ko irailaren 9a ← baliorik ez - Hua Guofeng →
1935eko urtarrilaren 17a - 1945eko ekainaren 19a
Hautetsia: 1st National Political Council (en) , 2nd National Political Council (en) , 3rd National Political Council (en) , 4th National Political Council (en) | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | 毛澤東 | ||||||||||||||
Jaiotza | Shaoshan (en) , 1893ko abenduaren 26a | ||||||||||||||
Herrialdea | Qing dinastia (1893ko abenduaren 26a - 1911ko abenduaren 31) Txinako Errepublika (1912–1949) (1912ko urtarrilaren 1a - 1949ko irailaren 30a) Chinese Soviet Republic (1931ko azaroaren 7a - 1937ko irailaren 22a) Txinako Herri Errepublika (1949ko urriaren 1a - 1976ko irailaren 9a) | ||||||||||||||
Bizilekua | Zhongnanhai Mao Zedong's Former Residence (en) Former residence of Mao Zedong during his first stay in Beijing (en) | ||||||||||||||
Talde etnikoa | Han etnia | ||||||||||||||
Lehen hizkuntza | txinera | ||||||||||||||
Heriotza | Zhongnanhai, 1976ko irailaren 9a (82 urte) | ||||||||||||||
Hobiratze lekua | Mao Zedongen mausoleoa | ||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Aita | Mao Yichang | ||||||||||||||
Ama | Wen Qimei | ||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Luo Yixiu (1908 - 1910eko otsailaren 11) Yang Kaihui (1920 - 1930) He Zizhen (1928 - 1938) Jiang Qing (1938ko azaroaren 20a - 1976ko irailaren 9a) | ||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Heziketa | Dongshan Senior High School (en) (1910 - 1911) Xiangxiang First Senior High School (en) (1911 - 1911) The First High School of Changsha, Hunan (en) (1912 - 1912) Hunan First Normal University (en) (1913 - 1918ko ekaina) | ||||||||||||||
Hizkuntzak | mandarin txinera Xiang Chinese (en) txinera | ||||||||||||||
Irakaslea(k) | Li Yuanfu (en) | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, poeta, idazlea, filosofoa, irakaslea, liburuzaina, estratega, Politikari teorikoa, iraultzailea eta kaligrafoa | ||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||
Altuera | 180 zentimetro | ||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Peking University Library (en) | ||||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Mugimendua | Marxismo-Leninismo-Maoismoa | ||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||
Adar militarra | Askapenerako Herri Armada Chinese Workers’ and Peasants’ Red Army (en) New Army (en) | ||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Txinako Gerra Zibila Bigarren Txina-Japonia Gerra Koreako Gerra Sino-sobietar muga-gatazka Vietnamgo Gerra Sino-Indian War (en) Iparraldeko espedizioa | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||||||
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista Kuomintang | ||||||||||||||
Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo (jatorrian Mao Zedong pentsamendua zeritzon). Maoismoak nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du, besteak beste. Maoren gobernuaren ezaugarri izan ziren, orobat, kanpaina ideologikoak, eta aipatzekoak dira Aurreranzko Jauzi Handia eta Iraultza Kulturala.
Bizitza
Nekazari baten semea zen, eta Sun Yat-senen jarraitzaile izan zen gaztetan. Txinako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen (1921), eta alderdi horretako idazkari izan zen Hunanen. Hunanen bertan nekazarien lehen matxinadak antolatu zituen. 1931n Hunan eta Kianshi kontrolatzen zituen, eta bertan nekazaritzako erreforma egin eta Txinako Sobietar Errepublika eratu zuen. Handik urte gutxira, Martxa Luzea izenekoa antolatu zuen, 100.000 gizabanakoz osatua, eta 1935ean Txinako komunismoaren aginpidera heldu zen.
Bigarren Txina-Japonia Gerra gertatu zen bitartean, II. Mundu Gerraren kontestuan izan zenez, printzipioz Chiang Kai-Sheken indar nazionalistekin bat egin zuen japoniarren aurka, 1937ko abenduan izenpetu zen hitzarmen baten bidez[2]. Aliantza, dena den, oso hauskorra izan zen, eta Japoniak gerra galdu ondoren, berehala jo zuen Maok Kuomintang-en erregimenaren aurka.
Nazionalisten kontrako Txinako Gerra Zibilean (1945-49) garaipena eskuratu, eta Herriaren Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernuko (1949) eta Errepublikako (1954) lehendakari izan zen, eta garai hartan Txinan izan ziren aldakuntzen bultzatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekonomia arazoek eta Sobietar Batasunarekin izandako tirabirek kargua galtzeko arriskuan jarri zuten. 1960aren ondoko urteetan, Lin Piao defentsa ministroaren laguntzarekin, Kultura Iraultzaren eragile izan zen. Iraultza haren helburua alderdi komunistaren barruko burokrazia deuseztatzea eta erabateko aginpidea lortzea zen.
1972an, Richard Nixonek, Estatu Batuetako lehendakariak, egindako bisitaldiaren ondoren, aldaketa handiak hasi ziren Txinan, atzerriko herrialdeekin zituzten harremanen alorrean, batez ere. Liburu gorrian daude bildurik Maoren aipamen eta teoriak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- Schram, Stuart R. (Stuart Reynolds), 1924-2012.. (). Mao Tse-tung. Penguin, 198-200 or. ISBN 0140208402. PMC 7874661. (Noiz kontsultatua: 2019-07-17).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Mao Tzedung Buruzagiaren Aiphuak: Maoren liburu gorria, Federiko Krutwigek lapurtera klasikoan euskaratutako bertsioan.