Maurga

Maurga[1] (ofizialki Manurga) Zigoiti udalerria osatzen duten herrietako bat da, Arabako iparraldean dagoena. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, Maurgak 72 biztanle zituen.

Maurga
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZigoitia
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°57′59″N 2°45′10″W
Garaiera637 metro
Demografia
Biztanleria82 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Demografia eta biztanleria

Maurgako biztanleria
20002001200220032004200520062007
5959606668697372

Garraioa

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
1Gasteiz
(geltokia)
Etxabarri Dibina (Gorbeia MG)Etxabarri DibinaApodakaBerrikaoBuruagaEribeGopegiMaurgaLarrinoaMuruaEtxaguenGorostitzaAkostaZestafe

Ondasun nabarmenak

  • San Martin eliza
  • Hurtado de Mendozatarren dorrea
  • Berastegitarren jauregia, 1700 ingurukoa.
  • Elexalde dorrea
  • San Bartolome baseliza

Iruditegia

Maurgatar ezagunak

  • Prudentzio Maria Berastegi Mariaka (Maurga, 1747 - Gasteiz, 1823) politikaria. 1778. urtean, Arabako errejidore nagusi eta diputatu hautatua.
  • Andrés Martínez de Murguía Ortiz de Guinea[2] (Maurga, 1654 - Cadiz, 1732) merkataria. Bere anaia Pedrorekin batera Cádizera gaztetan joan zen, bertan gelditzeko. Cádizen merkatari lanbidea ikasi zuten. 1680ko hamarkadan Andresek hiru aldiz bidaiatu zen Mexikora. 1690eko hamarkadatik aurrera eta hil zen arte Cádizeko merkatari garrantzitsuenetako bat izan zen.
  • Tomás Ruiz de Apodaca López de Letona[3] (Maurga, 1702 - Cadiz, 1767) merkataria eta itsasontzi jabea. Andrés Martínez de Murguía maurgatarraren etxean ikasi zuen merkatari lanbidea. Hainbat bider bidaiatu zuen Mexikora. Bere seme Juan José Ruiz de Apodaca Eliza (Cadiz, 1754 - Madril, 1835), Venaditoko Kontea eta politikaria, Nafarroako Erregeorde izatera iritsi zen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Zigoitiko toponimia, Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Fernández González, Fernando. (2000). Comerciantes vascos en Sevilla (1650-1700). Eusko Jaurlaritza.
  3. Garmendia Arruebarrena, José. (1990). Tomás Ruiz de Apodaca, un comerciante alavés con Indias (1709-1767). Arabako Foru Aldundia.

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.