Manueldar estilo

Manueldar estiloa (portugesez: estilo manuelino), Portugalgo gotiko berantiarra ere deitua, Portugalen XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen hasieran garatu zen arkitektura estiloa da. Manuel I.a Portugalgoaren omenez hartzen du izena, haren eregealdian (1495-1521) gorenera iritsi baitzen. Bere ezaugarri nagusiak, egituran baino areago, apaingarrien arloan nabaritzen dira. Aintzat hartzekoak dira, beren orijinaltasunagatik, itsasoarekin zerikusia duten apaindura gaiak: haizeak puztutako belak, kateak, koralak, madreporak, etab[1].

Belemgo Jeronimotarren monasterioa manueldar estiloaren adibide aparta da.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.