Manuela Solís
Manuela Solís Clarás (Valentzia, 1862ko ekainaren 27a - ibidem 1910) ginekologoa izan zen, Valentziako lehen unibertsitateko ikaslea[1] eta Valentziako Unibertsitatean medikuntzako lizentziatura lortu zuen lehen emakumea.[2][3][4]
Manuela Solís | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuela Solís i Claràs |
Jaiotza | Valentzia, 1862ko ekainaren 27a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Valentzia, 1910 (47/48 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea Instituto Rubio (en) Madrilgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Santiago Ramón y Cajal Peregrín Casanova (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta ginekologoa |
Hamasei urterekin, Valentziako Institutuan sartu zen. Batxilergoko ikasketak egiten zituen lehen emakumeetako bat izan zen, eta bikain kalifikazioa lortu zuen, nahiz eta emakumeen hezkuntzaren kontrako giroa izan.[5] Goi-mailako hezkuntzan ere aitzindari izan zen. 1882 eta 1883 artean, Unibertsitaterako medikuntza prestatzen hasi zen. 1889an medikuntzako lizentziatura lortu zuen, bikaintasuneko kalifikazioarekin.[6]
Madrilera joan zen, eta La Princesa Unibertsitate Ospitaleko Rubio Institutuan hasi zen praktikante. Han, ginekologiako ezagutzak handitu zituen, eta 1905ean doktoretza lortu zuen puntuazio handienarekin, El cordón umbilical/Zilborrestea tesia defendatuz.[7] 1891n Parisen jarri zen bizitzen, eta garai hartako ikertzaile garrantzitsuen artean nabarmendu egin zen profesionalki , hala nola Pinard, Tarnier eta Varnier. Ondoren, Valentziara itzuli zen, eta han ginekologo gisa hasi zen lanean. Garai hartako goi-mailako gizartearen aintzatespen handia jaso zuen.
Urtebete geroago, berriz ere Madrilera joan zen, ezkontzeagatik. Lehen garai horiek zailak izan ziren, garai hartako gizarteak ez baitzuen begi onez ikusten emakume ezkondu batek lan egitea, ezta emakume batek medikuntzaren munduan zuen balio profesionala onarzea. Hala ere, Solís Claràs doktoreak bere bokazioan jarraitu zuen eta, azkenean, ingurukoek onartu egin zuten.
1906ko apirilean, Espainiako Elkarte Ginekologikoko kide hautatu zuten, eta, hala, eginkizun klinikoak eta ikerketakoak konbinatu zituen. Bere jardueraren emaitza gisa, Higiene del embarazo y de la primera infancia/Haurdunaldiko eta lehen haurtzaro hasierako higienea izeneko lana argitaratu zuen, Santiago Ramón y Cajal doktore ospetsuaren sarrerarekin. Santiagok lanaren balio zientifikoa eta autorearen bikaintasun eta gaitasun zientifikoa goraipatzen zituen.[8]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Fuente, Mercedes de la. (2009). Valencianas ce��lebres y no tanto (s. XIII-XXI). Conselleria de Benestar Social ISBN 978-84-482-4445-3. PMC 733686194. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- «Manuela Solís Clarás, la primera médica de la medicina valenciana» www.uv.es.
- Juan Nuñez Valdés. Ciencia, Técnica y Mainstreaming socila. .
- Germán Perales Birlaga. 2009, El estudiante liberal. Sociología y vida de la comunidad escolar universitaria de Valencia 1875-1939, Madrid, ISBN 9788498947014, pp. 37-46.
- maría del carmen Álvarez Ricart. 1988. La mujer como profesional de la medicina en la España del siglo XIX. Volumen 16 de Historia, ideas y textos. Edición ilustrada de Anthropos Editorial, 234 pp. ISBN 8476581068 pp. 148 y restantes, en línea
- consuelo Flecha. 1996. Las primeras universitarias en España, 1872-1910. Colección Mujeres/Narcea Series. Edición ilustrada de Narcea Ediciones, 263 pp. ISBN 842771159X pp. 182 y restantes, en línea
- irene Palacio Lis. 2003. Mujeres ignorantes, madres culpables: adoctrinamiento y divulgación materno-infantil en la primera mitad del siglo XX. Volumen 50 de Cuadernos del Departamento de educación comparada e historia de la educación: Serie menor. Edición ilustrada de la Universidad de Valencia, 255 pp. ISBN 8437057930 pp. 68 y restantes, en línea