Manuela León

Manuela León Guamán (Punín, 1844 - Riobamba, 1872ko urtarrilaren 8a) Ekuadorreko emakume libertarioa izan zen, indigenen altxamenduan lider gisa parte hartu zuena. 2010ean, Ekuadorreko Errepublikako Asanblea Nazionalak heroina izendatu zuen.[1]

Manuela León

(1872)
Bizitza
JaiotzaPunín (en) Itzuli, 1840
Herrialdea Ekuador
Heriotza1872ko urtarrilaren 8a (31/32 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakliderra eta aktibista

Ibilbidea

San Francisco de Macshi komunitatean jaio zen, gaur egun Cachatón San Francisco (Hatun Kacha), Hermenegildo León eta María Guamánen alaba, bere jaiotza Punín, Riobamba parrokian erregistratu zen 1844an

1871. urtean indigena talde handi bat, euren ekintzen bidez, lehen Inka Inperioa deitzen zutena berreskuratzen saiatu ziren. Manuela León (matxinoa) eta Fernando Daquilema (errege izendatu berria) buru zirela.

Manuela Leonen idealek bere herriarentzat berdintasunezko eskubideak defendatzeko ekintzak burutzera eta Gabriel García Morenoren gobernutik zetorren abusua eta zapalkuntza geldiaraztera eraman zuten, baita etsaien komandanteen aurka aurrez aurre jartzera ere. [2]

1872ko urtarrilaren 8an fusilatu egin zuten bere ekintzengatik. Fusilamendu orduan, begiak estali gabe egin zion aurre pelotoiari eta zerbait esan behar ote zuen galdetu ziotenean " Manapi " erantzun zuen, hau da, "ezer ez" bere hizkuntzan.[3]

Aitortzak

  • Quito hiriko kale batek bere izena darama.[4]
  • Ekuadorreko Estatuak heroina aldarrikatu zuen 2010ean.[2]

Erreferentziak

  1. «★ Manuela León - héroes nativos americanos .. Informacion |» ww.bluerock.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  2. «FERNANDO DAQUILEMA Y MANUELA LEON HÉROES NACIONALES» www.culturaenecuador.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  3. «Manuela León, Dirigente Indígena De Ecuador» www.purepecha.mx (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  4. Hernández, Publicado por Hortensia. Manuela León heroína ecuatoriana. (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.