Manuel Zelaya
Manuel Zelaya Rosales (Catacamas, Olancho, 1952ko irailaren 20a) hondurastar politikaria da. Hondurasko presidente bihurtu zen 2005eko hauteskundeak irabazi ondoren, baina 2009ko ekainaren 28an armadako hainbat soldaduk atxilotu eta Costa Ricara kanporatu zuten.[1]
Manuel Zelaya | |||||
---|---|---|---|---|---|
2006ko urtarrilaren 27a - 2009ko ekainaren 28a ← Ricardo Maduro (en) - Roberto Micheletti (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Catacamas, 1952ko irailaren 20a (71 urte) | ||||
Herrialdea | Honduras | ||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Xiomara Castro | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Q16579099 | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Altuera | 187 zentimetro | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Alderdi politikoa | Hondurasko Alderdi Liberala Askatasuna eta Birfundazioa |
Zelaya presidente gisa jardun zuen erbestean, eta Brasilgo enbaxadan egon zen Tegucigalpan 2009ko irailaren 22tik aurrera, ezkutuan herrialdera itzuli ostean. 2010eko urtarrilaren 27an, herrialdea utzi zuen Dominikar Errepublikara Porfirio Lobo Sosa presidente berriak sinatutako ibiltzeko baimen baten bidez.
2011ko maiatzaren 28an, Zelaya Hondurasera itzuli zen ia bi urteren ondoren, oraingoan bere bizitza politikoa bertan jarraitzeko. Partido Libertad y Refundación sortu zuen, 2013ko eta 2017ko hauteskundeetan Alderdi Liberala tradizionala gainditu zuena. Alderdi politiko horren presidente gisa aritzen da.
Manuel Zelaya Xiomara Castro egungo presidente Konstituzionalaren ezkontidea da. Aurretik Hondurasko Gizarte Inbertsio Funtseko zuzendaria izan zen. Hondurasko Lehen Jaun kargua betetzen duen lehen gizona da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Hondurasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |