Manuel Zarauza
Manuel Zarauza Clavero (Santoña, 1917ko azaroaren 3a - Baku, 1942ko urriaren 12a) kantabriar hegazkinlaria izan zen, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa. Iparraldeko frontearen hegazkinlari nabarmenetariko bat izan zen, "Euskal eskuadrila" izeneko taldearen kidea izanda.
Manuel Zarauza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santoña, 1917ko maiatzaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Baku, 1942ko urriaren 12a (25 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aparteko hegazkinlaria eta gerra-pilotua |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Biografia
1934an orduko Aireko Armadan (Aeronáutica Militar Española izena zuena) sartu eta 1936ko estatu-kolpea piztu zenean, Errepublikaren alde egin zuen. Santiago de la Riberan (San Javier) ikasi ondoren, «Chato» ezizena zuten sobietar Polikarpov I-15 bat eman zioten.[1] Orduan iparraldeko frontea defendatu zuen "Euskal eskuadrila" izeneko taldea sortu zuten, Del Río, Zarauza edo Comas bere kideak izanik.[2] 1937ko abenduan 4. eskuadrilaren buru izendatu eta Teruelgo eta Ebroko guduetan parte hartu zuen. Gerraren amaieran, hegazkina hartu eta Frantziara ihes egin zuen. Argelès-sur-Merreko kontzentrazio-esparruan sartu zuten. Gerran zehar, 10 garaipen izan zituen.[3]
Handik Sobietar Batasunera joan zen, non Aire-Armadan sartu eta koronel izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerran atzeguardian utzi zuten baina Bakun akrobaziak egiten ari zela istripu batean hil zen.
Erreferentziak
- García Lacalle, Andrés. (1973). Mitos y verdades: la aviación de caza en la Guerra España. , 428 or..
- Five Down, No Glory: Frank G. Tinker, Mercenary Ace in the Spanish Civil. , 166 or..
- Aviadores del Ejército del Aire