Manuel Valencia Remón

Manuel Valencia Remón (Zaragoza, 1914ko irailaren 24a - Madril, 1994ko abuztuaren 19a) militar, abokatu eta politikari frankista izan zen. Aireko indarraren auditore juridikoa izan zen baina batez ere ezaguna izan zen diktadura garaian lurralde desberdinetako gobernadore zibila izateagatik: Huelvako probintzian, Nafarroa Garaian (1957-1961) eta Gipuzkoan (1961-1968).[1] Domina ugarirekin saritu zuen frankismoak.

Manuel Valencia Remón


Gorte frankistetako prokuradorea

1968ko ekainaren 18a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gipuzkoako gobernadore zibila

1961 - 1968
José María del Moral Pérez de Zayas (en) Itzuli - Enrique Oltra Moltó

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko martxoaren 10a - Antonio Rueda Sánchez-Malo
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1957ko uztailaren 17a - 1958ko apirilaren 14a
Carlos Arias Navarro
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Nafarroako gobernadore zibila

1957 - 1961
Carlos Arias Navarro - Antonio Rueda Sánchez-Malo
Q42308661 Itzuli

1956 - 1957
Francisco Summers e Isern (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1914ko irailaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1994ko abuztuaren 19a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaConsejo Nacional de FET y de las JONS (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa FET y de las JONS

Biografia

1914ko irailaren 24an jaio zen, Zaragozan, eta zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Espainiako gerra zibila hasita, frankistekin borrokatu zen, eta Toledoko alkazarraren barruan egon zen 1936ko setioan.

Gerra ondoren, jeneral auditore izatera iritsi zen. Huelvako probintziako gobernadore zibil kargua bete zuen 1956ko apirilaren 10etik 1957ko ekainaren 25era bitartean, eta handik Nafarroako eta Gipuzkoako gobernadore zibil izatera igaro zen. Aldi berean, FET y de las JONSen buruzagitza probintziala hartu zuen 1957 eta 1961 artean eta 1961 eta 1968 artean hurrenez hurren. FETeko eta JONSeko kontseilari nazional gisa, prokuradore kargua bete zuen Gorte frankistetan 1957 eta 1961 artean.[2] 1968 eta 1971 artean, berriz, prokuradore izan zen estatuburuak zuzenean izendatuta.

Gobernadore zibila izan zen urteetan errepresio politikoaren eta langileriaren eskubideen aurkako burua izan zen, bai Nafarroan baita ere Gipuzkoan.[3]

1994ko abuztuaren 19an hil zen, Madrilen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.