Manuel Turrillas
Manuel Turrillas Ezkurra (Barasoain, 1905eko urtarrilaren 1a - Iruñea, 1997ko urriaren 20a) nafar musikagilea izan zen[1].
Manuel Turrillas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barasoain, 1905eko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Iruñea, 1997ko urriaren 20a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Bizitza
Jaioterriko Udal Bandan musika ikasi zuen. Ez zen profesionala izan, nekazal-kooperatiba batean lan egin zuelako. 20 urte zituela, Iruñera joan eta La Pamplonesa musika bandan sartu zen, non 50 urte eman zituen. Sanferminetan abesten diren abesti asko (El primer cohete, Clarín de fiestas, Alegría sanferminera...) berak eginak dira, bai eta Osasunaren ereserkia eta Nafarroa Oinezen abesti batzuk ere. Azpilagaña auzoan enparantza batek Turrillasen izena dakar.
Erreferentziak
- Mikel Aranburu: Manuel Turrillas en el centenario de su nacimiento, Iruñea: Iruñeko Udala, 2005, ISBN 84-95930-19-6
![]() ![]() |
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.