Manuel de la Sota

Manuel de la Sota Aburto, ezizenez Txanka (Areeta, Getxo, Bizkaia, 1897ko uztailaren 27a - Bilbo, 1979ko abenduaren 29a) euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzale bat izan zen.

Manuel de la Sota

Bizitza
JaiotzaAreeta, 1897ko uztailaren 27a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBilbo, 1979ko abenduaren 29a (82 urte)
Familia
AitaRamon de la Sota
AmaCatalina Aburto Uribe
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Izengoitia(k)Txanka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Euzko Alderdi Jeltzalea - Aberri
Jagi-Jagi (1932)

Literaturaren Zubitegia: 425

Ramon de la Sota enpresaburu eta politikari jeltzalearen semea izan zen, bai eta Ramon de la Sota Aburto politikari abertzalearen anaia ere.

Eli Gallastegi edota Andres Espinosaren lagun mina izan zen.

Bizitza

Zuzenbide ikasketak egin zituen Salamancan eta Cambridgen. Idazlan gehientsuenak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, euskarara itzularazi eta argitaratu zituen. Pyrenaica, Euzkadi eta Euzkerea aldizkarietan argitaratu zituen lan gehienak. Gerra aurrean, antzerkiaren bultzatzaile handia izan zen. Gerra garaian Miarritza joan zen bizitzera. Sotarenak dira: La vieja que pasó llorando (1932), Negarrez igaro zen atsua, Lauaxetak euskaratua, Iru gudari (1933), Libe (1934, Sabino Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerkilana), Los caudillos (Patrick Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta Joseba Altunak euskaratua), Gosemin eta azken ordua (1934), Urretxindorra (1935), Itxaro-Itxarra (1930), Oztin (1932). Bestalde, Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca delakoan ere lan handia egin zuen. Euskaltzain urgazle izan zen, eta Bilboko Athletic futbol taldeko lehendakari.

Idazlanak

  • Itxaro-Itxarra (1930)
  • Oztin (1932)
  • Negarrez igaro zan atsua. Udabarriko aselia W.B. Yeats olerkari erindarraren "Kathleen-ni-Howlihan"tzazkua". Altuna (1933, Verdes Atxirika)
  • Iru gudari (1933)
  • Libe (1934, Sabin Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerki-lana)
  • Los caudillos (P. Pearseren The Singer antzerki-lana euskal girora egokitu eta Joseba Altunak euskaratua),
  • Gosemin eta azken ordua (1934)
  • Urretxindorra. Gastetxubentzako antzeztija, atal bakarduna - Iturralde eta Suit (1934, Verdes Atxirika)
  • Buruzagyak. Atal bateko antzerkya (1935, Verdes Atxirika)

Guztira, Joseba Altunak Manu Sotaren antzerki-lan hauek euskaratu zituen: Itxaro-ixaŕa (Euzkerea, 1931), Oztin (Euzkerea, 1932), Negaŕez igaro zan atsua (W.B. Yeats-en kondaira batean oinarritua) (Verdes-Atxirika, Bilbo, 1933), Uŕetxindoŕa (Verdes-A txirika, Bilbo, 1934) eta Buru-zagijak (Verdes-Atxirika, Bilbo, 1935).[1]

Erreferentziak

  1. Altuna Gabiola, Ander. (2011). Joseba Altuna Aldasoro "Amilgain" : 1887-1971 Bizitzako zertzeladak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3166-6. PMC 879362725. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.