Manuel Seco
Manuel Seco Reymundo (Madril, 1928ko irailaren 20a - 2021eko abenduaren 16a) espainiar filologo eta gramatikaria izan zen. Filologia erromanikoan doktorea, Espainiar Hizkuntza eta Literaturako katedraduna. Sari berezia eskuratu zuen lizentzian eta doktoregoan, eta Espainiako Errege Akademiaren Rivadeneira Fundazioaren lehen saria eman zioten 1966an. Manuel Secoren lanen artean, bereziki azpimarratzekoak dira Rafael Seco haren aitaren Manual de Gramática Española liburuaren hitzaurrea, zuzenketa eta eranskinak. Lan aipagarria egin zuen, orobat, Diccionario histórico de la lengua española hiztegiaren erredakzioburu gisa, eta hainbat hiztegi eta gidaliburu idatzi zituen, besteak beste, Metodología de la lengua y literatura españolas en el bachillerato eta Diccionario breve de dudas y dificultades de la lengua española.
Manuel Seco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1928ko irailaren 20a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2021eko abenduaren 16a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | literaturan aditua, hizkuntzalaria, lexikografoa eta filologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.