Manuel Santana
Manuel Santana (Madril, 1938ko maiatzaren 10a - Marbella, 2021eko abenduaren 11) espainiar tenis jokalaria izan zen. Munduko jokalari onenetako bat 60ko hamarraldian, garrantzi handikoa Espainiako tenisaren historiaren bilakaeran. Teknika handiko jokalaria zen, azkarra oso, eta oso argia jokoan. Guztira 37 lehiaketa irabazi zituen,Grand Slameko bost, tartean: Roland Garros (1961, 1964, eta, bikoteka, 1963an), Estatu Batuetako Irekia (1965), eta Wimbledon (1966). 1966an, aurreneko postua lortu zuen munduko jokalari profesionalen sailkapenean, nahiz eta inoiz ez zen jokalari profesional bihurtu. Urtebete lehenago, munduko jokalari amateur onena izendatu zuten. Bere karrerako gauzarik aipagarrienetako bat Davis Kopa lehiaketarako erakutsi zuen atxikimendua izan zen: 119 partida jokatu zituen (lehiaketa horren historian partida gehien jokatu dituen bigarrena), eta horietatik 91 irabazi.
Manuel Santana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Martinez Santana |
Jaiotza | Madril, 1938ko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Marbella |
Heriotza | Marbella, 2021eko abenduaren 11 (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mila Ximénez (1983 - 1986) Claudia Inés Rodríguez (en) (2013 - 2021) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta tenis entrenatzailea |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 113–44 |
Binaka i/g | 20–22 |
Rankinga | 145 tennis singles (en) (1975eko martxoaren 5a) ezezaguna tennis doubles (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Santana |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.