Manuel Sagasti
Manuel Sagasti (Donostia, Gipuzkoa, 1789ko urtarrilaren 2a - ib., 1818ko urriaren 4a), euskal herritar musikaria izan zen.
Manuel Sagasti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1789ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1818ko urriaren 4a (29 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Biografia
Donostian jaio zen, 1789an. Bordelen ikasi zuen, eta biolina jotzen zuen trebetasunagatik nabarmendu zen. 1813an, Donostia sutu eta suntsitu ostean, Nocturno y Misa de difuntos idatzi zuen, hondamendiaren lehen urtemugan interpretatu zena. Era berean, El infante de Zamora idatzi zuen, egun galdurik dagoena. Donostian hil zen, 1818an.
Bartzelonan 1833an kaleratu zen Diccionario Geográfico Universal-en aipatzen zen Donostiako ahotsean:
« | hombre tan aficionado a la música y con tan sobresalientes disposiciones para este arte, que habiéndole arrebatado la muerte en la temprana edad de 30 años, dejó admirables composiciones que harían honor a los más distinguidos maestros de esta facultad | » |
Lanak
- Nocturno y Misa de difuntos (Ti/Ti/T/B/orq)
- Vigilia, misa de requiem y responso (Ssolo/Asolo/S/A/T/B/orq)
- [Entraban en las casas]. In: Novedades,I urtea, 11 zenb., 5-9-1909
- Sartu Ciraden. In: Euskal Erria, T. LXV, 1039 zenb. (1911), 10 or.
Erreferentziak
- Enciclopedia Auñamendi, [1]
- Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Madrid: Sociedad General de Autores y Editores, 2002. 9 bol., 535 or.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.