Manuel L. Quezon
Manuel Luis Quezon Molina (Baler, Filipinak, 1878ko abuztuaren 19a - Saranac Lake, Ameriketako Estatu Batuak, 1944ko abuztuaren 1a) Filipinetako politikaria izan zen. Filipinetako burujabetasunaren aldeko mugimenduaren buruzagia izan zen. Independentzia Gerran borrokatu zen, espainiarren kontra hasieran, eta Ameriketako Estatu Batuen kontra gero, Aguinaldorekin batera. Filipinek burujabetasuna lortu zutenean, Errepublikako lehendakari aukeratu zuten 1935ean eta 1941ean. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek Filipinak inbaditu zituztenean, Estatu Batuetara joan zen, eta han hil zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.