Manuel Puig
Juan Manuel Puig Dellodonne (General Villegas, Buenos Aires, 1932ko abenduaren 28a - Cuernavaca, Mexiko, 1990eko uztailaren 22a) argentinar eleberrigilea izan zen. Gutxik bezala agertu du probintzietako giroa, modu kritikoz baina aldi berean samurtasun handiz. Zinema-ikasketak egin zituen, Erroman eta New Yorken. Lehenengo bi eleberrietan, La traición de Rita Hayworth (1968) eta Boquitas pintadas (1969), Buenos Airesko erdiko klasearen mitologia sexual eta sentimentalak aztertu zituen, masa-kulturetako hizkuntzak erabiliz, zinemarena batez ere; herri-abestietako (tango eta boleroetako) eta bihotzeko aldizkarietako edota garai hartako irratsaioetako giroaz baliatu zen azterketa horretan. 1973an, The Buenos Aires Affaire argitaratu zuen, eta 1976an El beso de la mujer araña, Hego Amerikako errepresio politikoaren azterketa argia, haren obrarik ezagunena ziur asko. Azkeneko horretan oinarrituta, film eta antzerki-lan bana egin ziren, arrakasta handikoak biak ere. Beste lan aipagarri batzuk: Pubis Angelical (1979); Cae la noche tropical (1988).
Manuel Puig | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Manuel Puig Delledonne |
Jaiotza | General Villegas (en) , 1932ko abenduaren 28a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Cuernavaca, 1990eko uztailaren 22a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, gidoilaria, eleberrigilea eta aktibista |
Izengoitia(k) | Manuel Puig |
| |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Puig |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.