Manuel Martinez de Ubago
Manuel Martinez de Ubago Lizarraga (Iruñea, 1869 – Zaragoza, 1928ko urtarrilaren 16a) nafar arkitektoa izan zen, estilo eklektikokoa, Art Nouveauren eragina ere izan zuena. Arkitektura Madrilen ikasi ondoren, Nafarroan hasi zuen bere jarduera profesionala, baina 1904tik aitzina Aragoin lan egin zuen.[1]
Manuel Martinez de Ubago | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1869 |
Heriotza | 1928 (58/59 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Iruñean eraiki zituen lanen artean, aipagarriak dira Foruen monumentua eta Lehen Zabalguneko etxebizitza batzuk, hala nola, Jose Alonso kaleko 4. zenbakikoa eta Chinchilla jenerala kaleko 6. zenbakikoa.[1][2]
Errefentziak
- Fernández Altuna, José Javier. Martinez de Ubago Lizarraga, Manuel. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2022, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
- Martinez de Ubago Lizarraga, Manuel. Gran Enciclopedia de Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-19).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.