Manuel Maria Ynchausti
Manuel Maria Ynchausti Romero (Manila, 1900eko urriaren 19a - Uztaritze, 1961eko apirilaren 17a) euskal jatorriko estatubatuar enpresaburu, kristau filantropo eta euskal kulturaren ekintzailea izan zen, ezaguna Espainiako Gerra Zibila dela eta errefuxiatutako euskal herritarrei, haurrak bereziki, Ipar Euskal Herrian harrera emateagatik. EAJ alderdiarekin harreman estuak izan zituen eta Jose Antonio Agirre lehendakariari Europatik Ameriketako Estatu Batuetara ihes egiten eta hango gobernuarekin zituen harremanei esker bertan bizi eta lan egin ahal izan zuen. 1947 urtean Ipar Euskal Herrira itzuli eta euskal kulturaren sustapenean lan handia egin zuen, Eusko Ikaskuntzaren VII. eta VIII. kongresuen antolaketan esaterako.
Manuel Maria Ynchausti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Maria Ynchausti Romero |
Jaiotza | Manila, 1900eko urriaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Uztaritze, 1961eko apirilaren 17a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta filantropoa |
Kanpo estekak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.