Manuel Losada
Galo Manuel José Losada Pérez de Nenin (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1865eko urriaren 16a - 1949ko urriaren 9a) margolaria eta kartelgilea izan zen.[1] Lekuona, Bougereau eta Carriérerekin hasi ondoren, Parisa joan zen ikastera. Ignacio Zuloagarekin eta Anselmo Guinearekin batera Bilboko Kurding Club eratu zuen.
Manuel Losada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1865eko urriaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bilbo, 1949ko urriaren 9a (83 urte) |
Familia | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Kidetza | Kurding Club |
Bizitza
Jaioterrian eta Parisen egin zituen margolaritza-ikasketak. Pintore, zaharberritzaile, muralgile, kartelgile, eszenografo eta liburu-marrazkilari gisa egin zen ezagun. Bilbo zaharreko ohiturak jasotzen dituzten olio pintura asko utzi zuen. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako urgazle (1909), Bilbon sortu berri zen Arte Eder Museoko zuzendari (1913), eta Bilboko Artisten Elkarteko ohorezko lehendakari izendatu zuten (1945).
Erakusketa ugari egin zituen Euskal Herrian, Europan eta Espainiako estatuan, Madrilen izan ezik.
Lan nabarmenak
- Karmelo Etxegarai, Juan Carlos de Gortázar eta Enrique Areilzaren erretratuak
- Aizkolaris en Begoña (Euskal Herria museoa)
- Antiguo edificio de La Bolsa
- El Arenal (Bilbao Bizkaia Kutxaren bilduma)
- El descendimiento en la plaza vieja
- El día del Corpus en la plazuela de Santiago
- El puente colgante de Bilbao (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Femmes basques allant au marché
- Gitanas con vascos
- Gitanas en el mercado
- Gitanos en el mercado (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Jouer de Guitare
- La buenaventura
- La ermita
- Las walkirias (Bilboko Elkarte Filarmonikoaren bilduma)
- Les dames au balcon (Bilbao Bizkaia Kutxaren bilduma)
- Llegada del Paquete de la Guayra a San Agustín (Sociedad Bilbaína)
- Los remeros (Bilboko Arte Eder Museoa)
- Marchand de billets de loterie
- Palacio de Quintana
- Paseando por el Arenal de Bilbao
- Paysans basques, Julián y su madre
- Plaza Nueva inundada (Bilbao Bizkaia Kutxaren bilduma)
- Salida de una barca de socorro
- Suite del Abra
- Vendedor de lotería (Bilboko Arte Eder Museoa)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.