Manuel Kristobal Errandonea
Manuel Kristobal Errandonea (Irun, 1905eko otsailaren 27a - Paris, 1957ko uztailaren 7a) Eusko Gudarosteko komandantea izan zen. Irungo herriaren defentsaz arduratu zen Frankoren matxinada hasi zenean. Euskadiko Alderdi Komunistako kidea zen, eta Rosa Luxenburgo batailoi komunista antolatu zuen, Irungo langile komunista batzuekin batera. Eusko Gudarostea brigadetan banatu zenean, VI. brigadaren ardura eman zioten Errandoneari, eta aipaturiko brigadarekin Lemoako gaina eta Urrustiko lekunea berreskuratu zuen errepublikarrentzat. Lemoan zauritu zuten zango batean. Bizkaia galdu ondoren, Santanderko bigarren brigada-taldeko burua izan zen.
Manuel Kristobal Errandonea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun eta Bera, 1905eko otsailaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1957ko uztailaren 7a (52 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra, politikaria eta soldadua |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Gradua | komandante |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.